Jarraitu

Kaixo!

Mastodon 3.0 bertsiotik aurrera instantzia guztietan joerak gaitzeko aukera eskaintzen zaigu. Funtzio berri hau nola dabilen eta nola moderatu genezakeen aztertu ostean, momentuz desgaitzea erabaki dugu:

:mastodon: Ez dugu aurkitu denbora-lerro lokala bakarrik kontsultatzeko aukerarik.
:mastodon: Nabarmena da erderen erabilera.
:mastodon: Adi ez bagaude erabilera balditzen kontra egin ditzaketen joerak sustatuko genituzke.

:fedibertsoa: Gainera orain arte primeran egon gara, ezta?

@admin Erabaki ona iruditzen zait. Uste dut joera nagusien kontuak ez duela larregirik aportatzen gainera . Milesker lanagatik admines!

@okerreko @admin agian denbora-lerro lokaletik bakarrik hartuko balitu... orduan izan daiteke nolabaiteko zentzua izatea.

Edonola ere gai honen inguruan hausnartzeko zalantza bat: joerak onartzen baditugu gertatu daiteke eztabaidak nolabait desbideratzea? Hau da, besteek esaten duten horren "segidismoan" jauztea?

Ez daukat iritsi arrazoiturik momentuz, baina gaur erantzun beharko banu, baietz esango nuke.

@dabidnet @admin Nik Mastodoni eskatzen diodana beste erritmo bat da eta komunikazio kalitate gehiago. Horien artean eztabaidak masifikatuak ez izatea eta hortaz jende denaren interesekoak diren gaiak jarraitu behar ez izatea nahi ez bada. Trending topicaren asuntoa beti iruditu zait... Ez dakit ba

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.