Beste berrikuntza aipagarri bat administratzaileen iragarpenak dira.
Instantzia baten administratzaileek iragarpenak egin behar dituztenean web interfazeko Hasierako denbora-lerroaren goiko aldean megafono itxurako ikur bat agertuko da. 📣
Bertan klik eginda iragarpena ikus daiteke. Berriz klik eginda mezua ezkutatzen da.
Iragarpeneko plus botoia sakatuz mezua ze iruditzen zaizun adieraz dezakezu emoji bidez.
Uste dugu funtzionalitate hau oraindik ez dabilela mugikorreko aplikazioetan.
@admin Niri behintzat modu ilunean desberdina iruditzen zait
@admin Eta niri iruditzen zait goiko barrak, Hasiera, Denbora-lerro lokala, etab. desberdin daudela ezta? edo bakarrik nere irudimena da?