Jarraitu

mosesgikomba izeneko erabiltzailea jarrera faxistako taldeen aldeko propaganda idazten aritu izan da (Rassemblement National, Vlaams Belang eta English Defence League). Horrek gure jokabide-arauen kontra egiten du (arrazakeria edo arrazakeriaren defentsa, xenofobia eta ideologia nazionalsozialista bultzatzea).

Horrelako jarduerak gaitzesten ditugu, eta ez gaude prest horrelako jokabideak onartzeko.

mastodon.eus​eko jokabide-arauen kontra egin izanagatik instantziatik kaleratu dugu.

@PorrurenGrabatokia Bai. Kontua aspaldi sortu zuen, baina gaur eskuin muturreko alderdi xenofoboen propaganda egiten zuten tutak bata bestearen atzetik idazten hasi da. Hori gure jokabide-arauen aurka doa.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.