Jarraitu

Gure instantziako bilatzailea hobetu dugu, beti ere gure oinarriei jarraituz eta errespetatuz.

Orain arte traola eta erabiltzaileak bakarrik bilatu zitezkeen, baina hemendik aurrera tutetan ere egin ahal izango dira bilaketak:

:mastodoneus: Norbere tut eta norbera aipatua den tut pribatu zein publikoetan.

:mastodoneus: Norberak bultzatutako besteen tut publikoetan.

Baldintza horiek betetzen ez dituzten tutetan ezin da bilaketarik egin.

Atzo aipatutakoez gain beste bi baldintza betetzen dituzten tutak ere agertzen dira bilatzailean:

:mastodoneus: Gogoko bezala markatutako tutak.

:mastodoneus: Laster-marka bat jarritako tutak.

Erakutsi haria

@admin beraz ezingo dia hitzen arabera norbea barnebilduta ez dauden tutak bilatu. Hau pribatutasun kontua da?

Adibidez, "debian" bilatuta ez zaizkit beste batzun hitz-hoi-dun tutak ateako

@PorrurenGrabatokia
Atzo martxan jarri genuen testu osoko bilatzaileak Mastodon proiektuaren garatzaileek jarritako ezarpenak dauzka. Muga horien arrazoia Twitterren bilaketarekin gertatzen ziren/diren abusuak ahal den neurrian saihestea da. Hauxe jartzen du dokumentazioan:
"It deliberately does not allow searching for arbitrary strings in the entire database, in order to reduce the risk of abuse by people searching for controversial terms to find people to dogpile."
docs.joinmastodon.org/user/net

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.