Gure instantziako bilatzailea hobetu dugu, beti ere gure oinarriei jarraituz eta errespetatuz.

Orain arte traola eta erabiltzaileak bakarrik bilatu zitezkeen, baina hemendik aurrera tutetan ere egin ahal izango dira bilaketak:

:mastodoneus: Norbere tut eta norbera aipatua den tut pribatu zein publikoetan.

:mastodoneus: Norberak bultzatutako besteen tut publikoetan.

Baldintza horiek betetzen ez dituzten tutetan ezin da bilaketarik egin.

Jarraitu

Atzo aipatutakoez gain beste bi baldintza betetzen dituzten tutak ere agertzen dira bilatzailean:

:mastodoneus: Gogoko bezala markatutako tutak.

:mastodoneus: Laster-marka bat jarritako tutak.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.