Nola ikusi dezaket interfaze grafikorik ez dakan (beraz Firefox edo beste nabigatzailerik ez dabilen) zerbitzari batean http://localhost helbide bat?

@PorrurenGrabatokia modu oso friki bat "telnet" erabiliz:
$ telnet localhost 80<enter sakatu>
GET / HTTP/1.1<enter sakatu>
Host:<enter sakatu>
<enter sakatu>

Honela HTMLa terminalean agertuko zaizu. Terminaletik benetan nabigatu nahi baduzu, "lynx" erabil dezakezu. "links" hobeagoa da.

@txopi @PorrurenGrabatokia nik lynx nahiago dut. Baina egia da links gutxiago erabili dudala. Bakarrik gentoo instalatu nuenean, instalazio gidan hori erabiltzea gomendatzen dutelako.

telneti dagokionez, telnet agindua bera eskuragarri ez baduzu, badago busybox izeneko pakete bat (swiss army, bere barnean programa pila dituelako) eta bere barnean telnet dago. Kasu horretan egon zaitezke, adibidez, alpine moduko distribuzio batean. Ordea baliteke dagoeneko telnet bezala busyboxekoa egotea bertan

@inigoortega @PorrurenGrabatokia nik ere lynx gehiagotan erabili dut links baino. Elinks eta w3m ez ditut probatu.

@txopi @inigoortega
links, links2 ta lynx probatu ostean, elinks izan da arrakastatsua!

Oain, badakizute modurik HTML fitxategiak prozesatuta bistaratzeko SSH bidez??

@PorrurenGrabatokia @txopi seguruenik aipatu dituzun programa guztiek irakurtzen dituzte html fitxategiak hauei komando lerro bidez pasata. Behintzat lynxek bai.

Nik behintzat ez dut zure galdera ulertu, bestela

@PorrurenGrabatokia @inigoortega @txopi zerbitzaria ez(in) baduzu konfiguratu, hau da, domeinua, etab. jarri, `http://<IP-a>:<ataka>` helbidea ikusgai egon beharko luke.

Horrela ez bada, eta alternatiba ez-hain-seguru bezala, `ssh (-X|-Y) <erabiltzailea>@<zerbitzaria>` (zure X sesioa igortzeko) eta bertan nabigatzailea ireki `http://localhost:<ataka>`-n.

@jon @PorrurenGrabatokia @inigoortega nik ere ez dut ondo ulertu zeren bila zabiltzan baina ematen du SSH tunel batekin port forwarding egitea dela bilatzen ari zarena:
askubuntu.com/questions/112177

Zergatik zaude gauza hauek egiten, domeinua oraindik erosi ez duzulako? Agian ostalariko zure lokaleko /etc/hosts fitxategian lerro hau gehitu besterik ez duzu etorkizuneko DNSa zuk eskuz ezartzeko:
<ostalariaren ip-a> <ganciok izango duen domeinua>

@txopi @inigoortega
Ostalaria zeditutakoa da, ikastaro batean zehar nahi deguna probatu ta instalatu dezagun.
Tor bidez konektatuta dago ta ez daka domeinurik, ta ez du izango. Proba hutsa da.

Horregatik nahi nun probatu, instalatzeaz aparte, nola garatzen dan Gancio erabilpenakin. Baño horretako ikuspegi grafiko ta interaktiboa behar det.

Beidatukot tunelana

@PorrurenGrabatokia @txopi @inigoortega agian web zerbitzari bat altxatzea beharko zenuke? Nabigatzailetik bistaratzeko aukera izango zenuke ip helbidera joz

@Aitzol @txopi @inigoortega
Ba seguraski modu hobena izango zan, nginx proxytzat.
Baño esan ziaten Tor eukita enula nginx beharko 🤔

@Aitzol @txopi @inigoortega
Gida hau dago: gancio.org/install/nginx

Baño ez dakit nun dagon o jarri behar dan konfigurazio fitxategi hoi. Ideiarik?

@PorrurenGrabatokia @txopi @inigoortega nginx-ek web zerbitzari bat jarriko du abian. Nik Apache erabiltzen dut horretarako, nginx ez dut kontrolatzen :pika:

Jarraitu

@inigoortega @Aitzol @PorrurenGrabatokia @txopi Pikatxu gure instantziako emojien zerrendara gehitu dugu! :pikatxu:

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.