Azken hilabetean kontuak sortzeko saiakera susmagarri asko ikusten ari gara. Gaur adibidez, 26.
Automatizatutako zerbait dirudi. Ausazko karakterez osatutako izenak izaten dituzte (ikusi pantaila-argazkia) eta gmail, hotmail eta antzerako domeinuak edo bestelakoak izaten dituzte, adibidez, AEBetako konderri pare batetakoak, auskalo nongo suhiltzaileenak...
1/2
Ia 2 astez gonbidapen bidezko izen ematea probatu ondoren berriz ere erregistroa irekitzea erabaki dugu.
Hasiera batean spam kontuak sortzeko eskaerak gutxitu ziren, baina lehengo kopuruetan gaude berriz.
Zergatik elkartu nahi duten galdetzeak benetako erabiltzaileak atzera bota ditzake.
Erregistro irekiarekin spam kontuak ezabatu behar ditugu, gonbidapenekin eskaerak ukatu. Antzeko lana.
Bi kasuetan epostak bidaltzen ditu zerbitzariak.
Mastodonen domeinuak blokeatu daitezke, baina spam kontu gehienak gmail, yahoo eta antzerakoetatik sortzen saiatzen dira. Nonbaitetik lortutako helbide elektronikoen datu-base bat erabiltzen ari direla dirudi.
Hizkuntza ezezagun batean iritsiko zaie eposta kontua berresteko mezua. Spam bezala markatzeko arriskua dago, bidalketa legitimoak zaborrontzira joateko arriskua areagotuz.
Mastodonek ez du IPak blokeatzeko aukerarik ematen, baina suebaki mailan egin daiteke. Hori probatu beharko dugu.