Jarraitu

:fedibertsoa: Adiskideok, gustuko duzue Egunean behin lehiaketa? Bihar hasiko da 6. denboraldia, 8 asteko lehia Aste Santua bitartean. Eta denboraldi honetan Fedibertsoko lagunen artean lehiatuko gara!!!

Talde berriaren izena Fedibertsolariak da eta giltza 8714AA eguneanbehin.eus/

Euskal Fedibertsoan adiskidetasuna da nagusi, talde honetan berriz, LEHIA BASATIA! 😎

@admin google play/app storetik pasa behar da edo nonbaitetik .apk fitxategia deskargatu daiteke?

@inigo @izaro Aurora Store-a erabiliz behar bada? Googleren Play Storearen software libreko bezero bat da, eta Google-ko kontua eduki gabe ere aplikazioak deskargatzen uzten duela uste dut
auroraoss.com/app_info.php?app

@porru @admin @inigo @izaro arazotxo bat bai. Gainera, nik ez dut iturburu kodea aurkitu.

@inigoortega @porru @admin @inigo
F-Droiden jartzen ez duten bitartean, ba zuen kroniken zain geratuko naiz! Egunean behin sikiera bidali zeozer! :D

@admin @izaro eskerrik asko, ez nuen Aurora Store ezagutzen! Instalatzea lortu dut, baina ez dit uzten mugikor zenbakia egiaztatzen :(

@inigo @admin @izaro Nik ere ez dut inoiz martxan jartzea lortu, Google-ren zerbitzuak erabiltzen ditu erabiltzaileen autentikaziorako edo zenbakiaren kontrolerako...

@ileturia
Esango nuke nik Auroratik deskargatu eta instalatu nuela...
@inigo @admin @izaro

@mikelgs @inigo @admin @izaro Bai, nik ere bai, baina gero ezin martxan jarri Google Play instalatuta ez baduzu...

@ileturia
Nire mugikorrak Android zekarren eta Google gauzak instalatuta noski. Google gehiena (guztia seguru ezetz) desgaituta dut eta Egunean Behin badabil. Eskatu nien F-droidetik jartzeko modua bilatzeko ahal bazuten, baina momentuz ez. Egingo balute ze ondo!
@inigo @admin @izaro

@mikelgs @inigo @admin @izaro Google Play Services uste dut dela erabiltzen duena, hori gaituta duzu, horregatik izan daiteke

@ileturia
Hara, egia. Eta ez dit uzten desgaitzen gainera!

Banaka ukatu behar izan dizkiot baimen zehatzak.

Eta ez dit utzi "Ariketa Fisikoa" desgaitzen 😕
@inigo @admin @izaro

@mikelgs @ileturia @inigo @admin Googlen hatzamarrak nahi baino gehiago ditugu gure mugikorretan sartuta!

@admin eskuragarri egon dadin...

Egunean behin jokoan taldean sartzeko kodea: 8714AA

@mikelgs @admin LineageOS google apps barik erabiltzen dugunontzat, ba al dago moduren bat Egunean Behin app-a deskargatzeko?

@igartua @mikelgs @admin

Aurora Store-en deskargatu dezakezu, baño eztakit egoki jungo dan aplikazioa microG edo Googleen zerbitzurik gabe

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.