:mastodon: Duela egun batzuk Mastodonen v3.4.2 bertsio berria argitaratu zuten hainbat errore zuzenketarekin:
github.com/mastodon/mastodon/r

:mastodon: Zuzenketa guzti horiekin batera errore berri bat sartu zuten :mastodonerrorea:. Laster batean atera zuten arazoa konpontzeko v3.4.3 bertsioa:
github.com/mastodon/mastodon/r

:mastodoneus: Bihar, azaroak 12, ostirala, goizeko 11:00ak aldera v3.4.3 bertsio berrira eguneratuko dugu mastodon.eus instantzia.

Jarraitu

:mastodon: Oraintxe konturatu gara Mastodon proiektuak ez duela v3.4.3 bertsio berriaren Docker irudia oraindik argitaratu arazo baten ondorioz:
github.com/mastodon/mastodon/i

:mastodoneus: Docker irudia eskuz sortu genezake, baina ofizialki argitaratzen duten arte itxarongo dugu. Ondorioz, biharko iragarritako eguneraketa atzeratuko dugu. Berririk bada jakinaraziko dizuegu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.