@admin lokal/federatu zatiketa, twitterretik gatozenontzat, oso egokia eta emankorra suertatzen zaigu. Alabaina baduzue esteka/textu bat esplikatzen duena alde federatuan zer (ez) ikusi nola erabaki? . Neuri datorkidan feed-a oso kaotikoa da. Filtratu daiteke? Mila eske aurrez.

@admin euskaraz ez badago, inguruko hiru erdara nagusiak irakurtzen ditut

Jarraitu

@josebagabilondo

Hizkuntzaren arabera iragazi ditzakezu denbora-lerro publikoak.

Webgunetik bakarrik egin daitekeelakoan gaude, baina gero eragina izan behar luke mugikorreko aplikazioetan.

Horretarako (ikusi pantaila argazkiak)

1. mastodon.eus​en saioa hasi

2. Hobespenetara joan

3. Ezkerreko zutabean hautatu "Hobespenak" > "Denetarik"

4. Nahi dituzun hizkuntzak hautatu "Iragazi hizkuntzak" atalean: euskara...

5. Orriaren beheko aldean dagoen "Gorde aldaketak" botoia sakatu

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.