Duela ordu batzuk hainbat segurtasun arazo konpontzen dituen Mastodonen v3.5.3 bertsio berria argitaratu dute:
https://mastodon.eus/web/@Mastodon@mastodon.social/108370408430959673
Segurtasunarekin erlazionatutako kontuak direnez, segituan eguneratuko dugu https://mastodon.eus, nahiz eta horrelako lanak ostiral arratsalde batean egitea ideia ona ez izan.
16:00ak aldera hasiko gara!
Mastodonen v3.5.3 bertsio berria erabiltzen ari gara. Dena ondo joan dela dirudi!
[EN] Hemen duzue zuzenketa eta ezaugarri berrien zerrenda: https://github.com/mastodon/mastodon/releases/tag/v3.5.3