mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Mastodon.eus-eko admin

:hikaldia: Hitanoa (toka edo noka) praktikatzeko gogoarekin ikusi ditugu komunitateko hainbat kide.

:hikaldia: Euskaraldiarekin batera Hikaldia egiten ari dira hainbat herri eta eskualdetan.

:hikaldia: Ahobizi/belarriprest txaparen gainean H arrosa bat duen pegatina txiki bat jartzen duenak solaskideari hika aritzeko prest dagoela adierazten dio, menperatu ala ez.

:hikaldia: Hikaldiaren emojia gehitu dugu nahi duenak erabili dezan. Nahi baduzu egidazu hika esateko modu bat da.