Jarraitu

:mastodoneus: Gure ustez, arazoa ez da mugimendu horren atzean enpresa bat egotea, baizik eta mugimenduak berak komunitateari sortzen dion babesgabetasun-egoera eta Mask Networkek erakusten duen etika falta.

Mastodon.eus-en sorrera, burujabetza digital ariketa gisa ulertu genuen eta halaxe izaten jarraitzen du gaur egun ere. Gure helburua beti izan da euskara eta euskal kultura osatzen dugun guztiontzako esparru seguru bat sortzea, maila linguistikoan, zein teknologikoan.

· · Web · 1 · 2 · 17