Mastodonen segurtasun eguneratze kritiko bat argitaratu dute gaur arratsaldean
Datu-basearen babeskopia egiten amaitu ondoren v4.2.5 bertsio berrira eguneratuko dugu https://mastodon.eus
Beti bezala hasi aurretik jakinaraziko dizuegu
Hastera goaz. Baliteke eguneratze prozesuak iraun bitartean zerbitzuaren etenaldi laburrak egotea. Espero dugu laster izango garela berriz ere zuekin bueltan!
Guztia ondo joan dela dirudi. Mastodon v4.2.5 bertsio berria erabiltzen ari gara
Eguneratzeak Mastodonen segurtasun arazo kritiko bat (9,4/10) konpontzen du
Instantzien administratzaileei eguneratzeko denbora eman ondoren xehetasun gehiago zabalduko dituzte hamabost egun barru
Momentuz dakiguna: erasotzaileak erabiltzaileen kontuez jabetu zitezkeen urrunetik
https://github.com/mastodon/mastodon/security/advisories/GHSA-3fjr-858r-92rw
@admin ostieguna eta dena ondo atera da? ESKATU GURARI BAT!!!
Orain serio, eskerrik asko egiten duzuen lan guztiagatik! Asteko zuen osasunera egingo dut etzi
@admin milesker beste behin ere.
@admin Ederki! Mila esker