Gehienetan ez dute kontua berresten, baina horretarako posta elektronikoak bidaltzen ditugunez, beldur gara gmail, hotmail eta abar gure mezuak spam bezala markatzen ez ote diren hasiko.
Bolada baterako gonbidapen bidezko izen-ematea jarri dugu. Egun batzuk barru berriz ere irekiko dugu, ea zer gertatzen den.
Izen-ematea erraza da. Ohiko datuak sartzeaz gain, gure instantzian zergatik elkartu nahi duzun erantzun behar da eta gonbidapena eskatu. Eskuz onartuko ditugu eskaerak.
2/2
Azken hilabetean kontuak sortzeko saiakera susmagarri asko ikusten ari gara. Gaur adibidez, 26.
Automatizatutako zerbait dirudi. Ausazko karakterez osatutako izenak izaten dituzte (ikusi pantaila-argazkia) eta gmail, hotmail eta antzerako domeinuak edo bestelakoak izaten dituzte, adibidez, AEBetako konderri pare batetakoak, auskalo nongo suhiltzaileenak...
1/2
Guztia ondo joan dela dirudi!
Mastodonen v3.2.1 bertsioak zuzenketa pila bat dakartza. Hemen duzue zerrenda osoa (ingelesez)
https://github.com/tootsuite/mastodon/releases/tag/v3.2.1
Mastodonen v3.2.0 bertsioak hainbat berrikuntza, aldaketa eta zuzenketa dakartza (ingelesez)
https://github.com/tootsuite/mastodon/releases/tag/v3.2.0
Aipagarrienetako batzuk: Zure kontua aspaldian ez baduzu erabili edo IP ezezagun batetik konektatzen bazara posta elektronikoz zu zarela berresteko eskatuko dizu
Beste kontuei buruzko ohar pribatuak gordetzeko aukera
Audio eta bideo fitxategien koadro txiki pertsonalizagarriak
Audio erreproduzigailuaren diseinu berritua
Mastodonen v3.2.0 bertsiora eguneratu dugu https://mastodon.eus instantzia. Dena ondo joan dela dirudi!
Egindako probetan dena ondo joan denez, jarraian Mastodonen v3.2.0 bertsiora eguneratuko dugu https://mastodon.eus instantzia.
Dena ondo badoa, laster izango duzue gure berri!
Mastodonen v3.1.5 bertsiora eguneratu dugu https://mastodon.eus instantzia, segurtasun arazo garrantzitsu batzuk konpontzeko. Dena ondo joan dela dirudi. Garatzaileek lan bikaina egiten dute!
https://mastodon.eus instantzia v3.1.4 bertsio berrira eguneratu dugu. Arazo batzuk izan ditugu, baina izerdi pixkat bota ondoren dena ondo joan dela dirudi.
Guztiek antzeko portaera dute: Lehenik japoniar(?) itxurako (ausazko?) erabiltzaile-izen batekin erregistratzen dira. Gero ingeles itxurako (ausazko?) izen-abizenak eta (ausazko?) abatarra jartzen dituzte, askotan pertsona baten marrazkia.
Erregistratzeko erabiltzen dituzten helbide elektronikoen domeinuek 523 errorea ematen dute Cloudfare-n edo pornografiako guneenak izaten dira.
https://pleroma.libretux.com eta https://mastodon.jalgi.eus instantzietako emoji pertsonalizatu batzuk ekarri ditugu gurera. Besterik gehituko zenukete?
Beste berrikuntza aipagarri bat administratzaileen iragarpenak dira.
Instantzia baten administratzaileek iragarpenak egin behar dituztenean web interfazeko Hasierako denbora-lerroaren goiko aldean megafono itxurako ikur bat agertuko da. 📣
Bertan klik eginda iragarpena ikus daiteke. Berriz klik eginda mezua ezkutatzen da.
Iragarpeneko plus botoia sakatuz mezua ze iruditzen zaizun adieraz dezakezu emoji bidez.
Uste dugu funtzionalitate hau oraindik ez dabilela mugikorreko aplikazioetan.
Mastodon 3.1.1 bertsioak hainbat berrikuntza dakartza. Hemen duzue zerrenda osoa:
[EN] https://github.com/tootsuite/mastodon/releases/tag/v3.1.0
Horien artean aipagarria da tuten laster-markak sortzeko aukera. Beranduago irakurri nahi duzuen artikulu interesgarri bat daukan tut bat ikusten baduzue, jarraitu pauso hauek web interfazean:
1. Tutaren hiru puntuen botoia sakatu.
2. Hautatu "Laster-marka" aukera tuta gordetzeko.
3. Webgunearen eskuinaldeko "Laster-markak" atalean aurkituko dituzu gordetako tutak!
https://mastodon.eus instantzia Mastodon 3.1.0 bertsiora eguneratu dugu. Dena ondo joan dela dirudi!
Atzo Mastodonen 3.1.0 bertsio berria argitaratu zuten baina arazo bat agertu zen eta 3.1.1 bertsioa atera dute gaur.
Okerrik ezean ostegun goizean eguneratuko dugu https://mastodon.eus instantzia!
Mastodon 3.0 bertsioaren berritasunetako bat web interfazean agertzen den "Joera orain" atala da. Denbora-lerro federatuan gehien erabilitako traolak agertzen dira bertan (hala uste dugu behintzat).
Nola kudeatu aztertzen ari gara. Modu automatikoan jarri dugu probatzeko. Gure instantziaren balioekin bat ez datorren traolaren bat (arrazismoa, sexismoa, homofobia, transfobia...) ikusten baduzue abisatu eta baztertuko dugu.
https://mastodon.eus instantzia Mastodon 3.0.1 bertsiora eguneratu dugu. Dena ondo joan dela dirudi!
Gaur arratsaldean 15:30-16:00ak aldera https://mastodon.eus instantzia Mastodonen 3.0.1 bertsiora eguneratuko dugu.
Iazko urrian eguneraketa 3 hilabete atzeratzea erabaki genuen GNU Social-eko garatzaileei ActivityPub euskarria gehitzeko denbora eman eta federazioa ez hausteko. Hemen azalpen gehiago: https://mastodon.eus/@admin/102903541326988859
Lehen bultza dudan tutean Gargronek dioen bezala https://joinmastodon.org webgunean gomendatutako instantzien zerrendan agertzen da https://mastodon.eus ("Regional" atalean).
Hor agertzeko 4 konpromiso hartu behar dira:
Arrazismo, sexismo, homofobia eta transfobiaren aurkako moderazioa
Egunero babeskopiak
Arduradun bat baino gehiagok zerbitzarira sarbidea larrialdietarako
Instantzia itxi behar izanez gero 3 hilabete aurretik abisatzea