Erakutsi berriagoak

:mastodon: Mastodon 3.0 bertsioaren berritasunetako bat web interfazean agertzen den "Joera orain" atala da. Denbora-lerro federatuan gehien erabilitako traolak agertzen dira bertan (hala uste dugu behintzat).

Nola kudeatu aztertzen ari gara. Modu automatikoan jarri dugu probatzeko. Gure instantziaren balioekin bat ez datorren traolaren bat (arrazismoa, sexismoa, homofobia, transfobia...) ikusten baduzue abisatu eta baztertuko dugu.

:mastodon: mastodon.eus instantzia Mastodon 3.0.1 bertsiora eguneratu dugu. Dena ondo joan dela dirudi!

:mastodon: Gaur arratsaldean 15:30-16:00ak aldera mastodon.eus instantzia Mastodonen 3.0.1 bertsiora eguneratuko dugu.

Iazko urrian eguneraketa 3 hilabete atzeratzea erabaki genuen GNU Social-eko garatzaileei ActivityPub euskarria gehitzeko denbora eman eta federazioa ez hausteko. Hemen azalpen gehiago: mastodon.eus/@admin/1029035413

Lehen bultza dudan tutean Gargronek dioen bezala joinmastodon.org webgunean gomendatutako instantzien zerrendan agertzen da mastodon.eus ("Regional" atalean).

Hor agertzeko 4 konpromiso hartu behar dira:

:mastodon: Arrazismo, sexismo, homofobia eta transfobiaren aurkako moderazioa

:mastodon: Egunero babeskopiak

:mastodon: Arduradun bat baino gehiagok zerbitzarira sarbidea larrialdietarako

:mastodon: Instantzia itxi behar izanez gero 3 hilabete aurretik abisatzea

Atzo Espainiako TVE telebista kateko gaueko albistegian Mastodoni buruzko albiste bat bota zuten:
rtve.es/alacarta/videos/teledi

Segundo erdi batez, 1:00 aldera, Mastodonen sortzaileak mastodon.eus, mastodont.cat eta mastodon.madrid gomendatuz idatzitako tuta agertu zen 😂

ARGIA.eus​eko gaurko bost artikulu irakurrienetatik bi :mastodon: Mastodoni buruzkoak dira 😍

Asteburu honetan ohi baino kontu berri gehiago sortzen ari dira mastodon.eus​en. Ongi etorriak zarete!

Duela urtebete baino gehiago euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortu genuen Mastodon instantzia hau. :ahobizi: :belarriprest: :ikurrina:

Ohiko galderen erantzunak eta hainbat informazio interesgarri biltzen dituen laguntza orri bat daukagu:
kaixo.mastodon.eus/index.html

Zalantzarik baduzue, idatzi tut bat eta laguntzen saiatuko gara!

Egun on mastonautok!

, duela urtebete mastodon.eus instantzia aurkeztu genuen publikoki 🎂🥂 🍾

Erregistroa ireki dugu berriz ere!

Eskatu bezala joinmastodon.org webgunean "General" kategoriatik "Regional"-era pasa dute gure instantzia.

Hor agertzeko zerbitzuaren kalitatea bermatzeko 4 konpromiso hartu behar dira:

:mastodon: Arrazismo, sexismo, homofobia eta transfobiaren aurkako moderazioa

:mastodon: Egunero babeskopiak

:mastodon: Arduradun bat baino gehiagok zerbitzarira sarbidea larrialdietarako

:mastodon: Instantzia itxi behar izanez gero 3 hilabete aurretik abisatzea

:mastodon: Mastodon 3.0 argitaratu dute. Berrikuntza interesgarriak ditu baina baita OStatus protokoloaren euskarriaren amaiera ere.

Mastodonek Fedibertsoarekin komunikatzeko 2 protokolo onartzen zituen: OStatus eta ActivityPub.

GNU Social-ek OStatus bakarrik onartzen duenez, bertsio berrira eguneratzean instantzia horiekin ezingo genuke federatu.

Segurtasun arazorik ez badago eguneraketa 3 hilabetez atzeratuko dugu, GNU Socialeko garatzaileei ActivityPub euskarria gehitzeko denbora emateko.

Gogoan izan Hobespenetan interfazearen gaia ere aldatu dezakezuela:

:mastodon: "Mastodon (Iluna)" (lehenetsia)
:mastodon: "Mastodon (Kontraste altua)"
:mastodon: "Mastodon (Argia)"

Adibidez, honela ikusten da interfaze sinple berria "Mastodon (Argia)" gaiarekin:

Erakutsi haria

2. Hobespenetako Itxura ataleko "Gaitu web interfaze aurreratua" aukerak kontrolatzen du interfazearen estiloa:

:mastodon: Hautatuta badago zutabe anitzeko interfaze aurreratua (orain artekoa)

:mastodon: Ez badago hautatuta Twitter edo Tumblr-en moduko interfaze sinplea (berria)

Interfaze sinple berria probatu nahi baduzu desautatu aukera hori eta sakatu "GORDE ALDAKETAK" botoia.

1. Probatu nahi baduzue egin klik webgunearen ezkerrean goian dagoen Hobespenak botoiari .

Eguneraketa honetako berritasun nagusia web interfaze berri sinplifikatua da. Erabiltzaile askok eskatutako ezaugarri bat da.

Bihar 11:00ak aldera mastodon.eus instantzia 2.9.2 bertsio berrira eguneratuko dugu.

Berritasun nagusiak:

:mastodon: Twitter edo Tumblr-en moduko zutabe bakarreko interfaze grafiko berria. Hala ere, lasai, orain arteko zutabe anitzeko diseinua ez da desagertuko. Erabiltzaile bakoitzaren esku egongo da bietan zein erabili nahi duen aukeratzea.

:mastodon: Irudi eta bideoez gain audioak kargatzeko aukera

:mastodon: Beste hainbat hobekuntza eta zuzenketa

blog.joinmastodon.org/2019/06/

Gaur 6 spam kontu kanporatu ditugu. Mila esker spammer-en berri eman diguzuen erabiltzaile guztiei!

:mastodon: Mastodonen 2.9.0 bertsioa argitaratu dute gaur:

blog.joinmastodon.org/2019/06/

Berrikuntza nagusia Twitter edo Tumblr-en moduko zutabe bakarreko interfaze grafiko berria da. Hala ere, lasai, orain arteko zutabe anitzeko diseinua ez da desagertuko. Erabiltzaile bakoitzaren esku egongo da bietan zein erabili nahi duen aukeratzea.

mastodon.eus instantzia uztailaren hasieran eguneratuko dugu. Aurretik proba batzuk egin nahi ditugu guztia ondo joango dela ziurtatzeko.

Hau da aipatutako emojia (ezin izan diot tutari gehitu). VOXekoek beren etsaiak adierazteko erabili zuten txio batean beste ikur batzuekin batera, baina LGBT komunitatearen ikono bihurtu da.

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.