Erakutsi gehiago

Gogoan izan Hobespenetan interfazearen gaia ere aldatu dezakezuela:

:mastodon: "Mastodon (Iluna)" (lehenetsia)
:mastodon: "Mastodon (Kontraste altua)"
:mastodon: "Mastodon (Argia)"

Adibidez, honela ikusten da interfaze sinple berria "Mastodon (Argia)" gaiarekin:

:mastodon: Gaurtik aurrera erregistratzen diren erabiltzaile berriei interfaze sinple berria agertuko zaie modu lehenetsian.

:mastodon: Orain arteko erabiltzaileek aldiz interfaze aurreratuarekin jarraituko dute modu lehenetsian.

Bai batzuek eta bai besteek beste interfaze grafikoa aldatu ahal izango duzue Hobespenak atalean.

Probatu biak eta erabili gogokoen duzuena!

2. Hobespenetako Itxura ataleko "Gaitu web interfaze aurreratua" aukerak kontrolatzen du interfazearen estiloa:

:mastodon: Hautatuta badago zutabe anitzeko interfaze aurreratua (orain artekoa)

:mastodon: Ez badago hautatuta Twitter edo Tumblr-en moduko interfaze sinplea (berria)

Interfaze sinple berria probatu nahi baduzu desautatu aukera hori eta sakatu "GORDE ALDAKETAK" botoia.

1. Probatu nahi baduzue egin klik webgunearen ezkerrean goian dagoen Hobespenak botoiari .

Eguneraketa honetako berritasun nagusia web interfaze berri sinplifikatua da. Erabiltzaile askok eskatutako ezaugarri bat da.

Bihar 11:00ak aldera mastodon.eus instantzia 2.9.2 bertsio berrira eguneratuko dugu.

Berritasun nagusiak:

:mastodon: Twitter edo Tumblr-en moduko zutabe bakarreko interfaze grafiko berria. Hala ere, lasai, orain arteko zutabe anitzeko diseinua ez da desagertuko. Erabiltzaile bakoitzaren esku egongo da bietan zein erabili nahi duen aukeratzea.

:mastodon: Irudi eta bideoez gain audioak kargatzeko aukera

:mastodon: Beste hainbat hobekuntza eta zuzenketa

blog.joinmastodon.org/2019/06/

Admin (r)en bultzada

Gaur 6 spam kontu kanporatu ditugu. Mila esker spammer-en berri eman diguzuen erabiltzaile guztiei!

Atzo kanporatu genuen spammer misoginoak beste kontu bat sortu du gaur. Dirudienez hainbat Mastodon instantziatan arazoak sortzen ari da. Gaurko tutetan misoginiaz gain irain homofoboak ere bazeuden 🤦‍♀️
Segituan kanporatu dugu!

Ingelesezko webgune misogino baten spam-a egiten zuen kontu bat kanporatu dugu mastodon.eus instantziatik.

Gaur eguerdian sortutako kontu bat zen eta momentu batean 5 salaketa jaso ditugu beste instantzietatik.

Admin (r)en bultzada

@joseba @admin
socialera joan naiz diseinu berria probatzera, eta uste nuen ez nuela gogoko izango, baina egia esan nahiko ondo dago, zutabeek libre utzitako tokian oraingo diseinuan erdi ezkutatuta zeuden gauzak agerira ekarri dira, agian lartxu, baina ondo dago. Nik hura jarriko dut eus eguneratzen denean.

Admin (r)en bultzada

@admin diseinu barria atseginago dut, beharrezkoa dela uste dut gaur egunekoa oso kargatua ikusten dudalako. Ea frogek buruko minik ematen ez duten eta laster frogatzeko aukera daukagun.

Admin (r)en bultzada

@admin Nik behintzat nahiago zutabe anitzeko diseinua.

:mastodon: Mastodonen 2.9.0 bertsioa argitaratu dute gaur:

blog.joinmastodon.org/2019/06/

Berrikuntza nagusia Twitter edo Tumblr-en moduko zutabe bakarreko interfaze grafiko berria da. Hala ere, lasai, orain arteko zutabe anitzeko diseinua ez da desagertuko. Erabiltzaile bakoitzaren esku egongo da bietan zein erabili nahi duen aukeratzea.

mastodon.eus instantzia uztailaren hasieran eguneratuko dugu. Aurretik proba batzuk egin nahi ditugu guztia ondo joango dela ziurtatzeko.

Admin (r)en bultzada

Kaixo! Sare sozial aske eta libreagoen aldeko lehengo pausu bezala, :fedibertsoa: an kontu berria egin dugu!
Egunero, antiespezismoz, animalien askapenaren mugimenduaz eta gure ekintzetaz tooteatzen egongo gara.

Admin (r)en bultzada

Duela aste batzuk sortu genuen Arkanbele, baina ez gatoz ezerezetik. Aiuri Antiespezista taldea desegin bezain laster ekin genion bide berri honi.

Orain sare sozial aske eta deszentralizatuen aldeko hautua egin dugu, poliki-poliki gure arteko interakzioak multinazionalen esku egongo ez direnaren helburuarekin.

Gora borroka antiespezista eta gora borrokatzen dutenak! 🖤

Admin (r)en bultzada
Admin (r)en bultzada

Elkarrizketan baten denboraren %90a pertsona batek okupatzen badu bera bakarrik hitz egiten (eta horren erdia berari buruz), ELKARizketa izaten jarraitzen du? 🤔

Admin (r)en bultzada

Enaiz inoiz twitterzalea izan, are gutxiago asko txiokatzekoa. Baina sare sozial honetara pasatzeak nolabaiteko motibazio bat pizten dit. Hau da, egoera normal batean jendea irakurtzera limitatuko nintzateke baina hain jende gutxi egonda, hitzegiteko gogoa sartzenzait 😅

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.