Show newer
Admin (r)en bultzada

Kaixo lagunak, berria naiz mastodonean.

No soy de Euskal Herría, sin embargo conocí gente muy hermosa de allá mientras mochileaba por el cono sur. Siento una fuerte conexion con su gente, su historia y su cultura. AsÍ que decidí abrir mi cuenta en esta instancia para compartir y aprender. Espero en algŭn momento viajar y vivir un tiempo por allá; conocer su tierra y sus raíces. Dicen que el lenguaje es el habitát del ser y es por eso que Euskaraz bizi nahi dut. :ardilatxbeltza:

Bersakadak.

Admin (r)en bultzada

Heldu da eguna! Gaur proiektu barria aurkezten dotzuegu: KASERNA

taupaka.eus/kaserna/

Kaserna 2020an Bizkaian sortutako taldea da, Mr Pongo proiektuaren errautsetatik jaioa. @Taupaka_Elkartea-n +info daukazue, eta hare gehiago laster... 📢 keep tuned!

Admin (r)en bultzada
Admin (r)en bultzada

:mastodoneus: Mastodonen v3.3.0 bertsiora eguneratu dugu instantzia!

:mastodon: Audio eta bideoak kontrolatzeko laster-tekla berriak
:mastodon: Audio eta bideoak laster-leihoan jartzeko aukera
:mastodon: Erabiltzaile batek zerbait argitaratzean jakinarazpenak jasotzeko aukera (profileko kanpaia)
:mastodon: Adminentzat: IPak blokeatzeko aukera (ondo etorriko zaigu spammerren aurka) eta kontuak kanporatu ondoren atzera egin ahal izatea

...eta askoz gehiago [EN]
github.com/tootsuite/mastodon/

:mastodoneus: Dena ondo joan da. Ongi etorri Mastodon v3.3.0 bertsio berrira!

:mastodoneus: Hurrengo minutuetan instantzia Mastodon v3.3.0 bertsiora eguneratuko dugu. Okerrik ezean laster gara berriz ere zuekin.

:mastodon: Duela egun pare bat Mastodonen v3.3.0 bertsio berria argitaratu zuten:
github.com/tootsuite/mastodon/

:mastodoneus: Bihar arratsaldean, 15:00ak aldera, gure instantzia eguneratuko dugu. Hasi aurretik jakinaraziko dizuegu.

Mastodonen domeinuak blokeatu daitezke, baina spam kontu gehienak gmail, yahoo eta antzerakoetatik sortzen saiatzen dira. Nonbaitetik lortutako helbide elektronikoen datu-base bat erabiltzen ari direla dirudi.

Hizkuntza ezezagun batean iritsiko zaie eposta kontua berresteko mezua. Spam bezala markatzeko arriskua dago, bidalketa legitimoak zaborrontzira joateko arriskua areagotuz.

Mastodonek ez du IPak blokeatzeko aukerarik ematen, baina suebaki mailan egin daiteke. Hori probatu beharko dugu.

Erakutsi haria

Ia 2 astez gonbidapen bidezko izen ematea probatu ondoren berriz ere erregistroa irekitzea erabaki dugu.

:mastodoneus: Hasiera batean spam kontuak sortzeko eskaerak gutxitu ziren, baina lehengo kopuruetan gaude berriz.

:mastodoneus: Zergatik elkartu nahi duten galdetzeak benetako erabiltzaileak atzera bota ditzake.

:mastodoneus: Erregistro irekiarekin spam kontuak ezabatu behar ditugu, gonbidapenekin eskaerak ukatu. Antzeko lana.

:mastodoneus: Bi kasuetan epostak bidaltzen ditu zerbitzariak.

Erakutsi haria
Admin (r)en bultzada

gustatzen bazaizue, podcasta gomendatu nahiko nizueke, beraien abesti guztiei buruzkoa: chumbology.rocks/ ("munduko rock talderik ezikusiena"). Zoritxarrez edo noski, Ingelesezko podcasta da. Abestiei eta estatubatuetako politikari buruz hitz egiten dute.

Admin (r)en bultzada

2020/12/21 19:00 "Zaldibar Zona Cero" liburuaren aurkezpena !gaztetxeak !lakelogaztetxea

Admin (r)en bultzada

Urtzi Urrutikoetxeak, BERRIAn (2020/12/06):
"...zer-nolako luxua dugun. Beste edozein hizkuntza txikitako hiztunek esango dizute zein eragin daukan egunero informazioa beste hizkuntza batean jaso beharrak. Morrontza, batetik, eta zure hizkuntzan eguneroko gaiak eta albisteak ezin lantzea, bestetik, zeure hizkuntzan arrotz sentitzea edozein albiste."

Eta zein luxua dugun mastodon.eus bezelako plaza aske bat izateaz, gure eritziak gure hizkuntza txiki honetan adierazteko.

Mila esker!!

Admin (r)en bultzada

Berria mastodonen, ez dakit hau den instantzia egokiena web gune bateko jarduera partekatzeko, baina esploratzen hasiko naz :).

:mastodoneus: Gehienetan ez dute kontua berresten, baina horretarako posta elektronikoak bidaltzen ditugunez, beldur gara gmail, hotmail eta abar gure mezuak spam bezala markatzen ez ote diren hasiko.

Bolada baterako gonbidapen bidezko izen-ematea jarri dugu. Egun batzuk barru berriz ere irekiko dugu, ea zer gertatzen den.

Izen-ematea erraza da. Ohiko datuak sartzeaz gain, gure instantzian zergatik elkartu nahi duzun erantzun behar da eta gonbidapena eskatu. Eskuz onartuko ditugu eskaerak.
2/2

Erakutsi haria

:mastodoneus: Azken hilabetean kontuak sortzeko saiakera susmagarri asko ikusten ari gara. Gaur adibidez, 26.

Automatizatutako zerbait dirudi. Ausazko karakterez osatutako izenak izaten dituzte (ikusi pantaila-argazkia) eta gmail, hotmail eta antzerako domeinuak edo bestelakoak izaten dituzte, adibidez, AEBetako konderri pare batetakoak, auskalo nongo suhiltzaileenak...

1/2

:fedibertsoa: Azken asteetan bi proiektu berri sortu dira euskal ​n:

:funkwhale: baleafunk.eus audioentzat (musika eta podcast libreak)

:lemmy: lemmy.eus euskarazko foro libreak

Ikusten duzuen bezala ospatzeko emojiak gehitu ditugu!

Admin (r)en bultzada
Admin (r)en bultzada

Informazio gardena behar dugu - Jon Ander Etxebarria Garate. Gizarteak behar-beharrezkoa du eztabaida zintzoa. Galdera hauei erantzunez herritak ulertu ahalko luke hartzen ari diren neurrien arrazoiak, eta ze motatakoak diren. independentea.eus/informazio-g - @independentea

Admin (r)en bultzada

56 Ahobizi-k eta 46 Belarrisprest-ek jasoko dute txapa gure ikastetxean Santutxuko AEKri esker. Eskerrik asko baita ere Santutxuko Euskaraldia eta Bilboko Euskaraldiari egindako lanagatik. @Euskaraldia
Animo eta EUTSI euskarari!!

Show older
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.