Show newer
Admin (r)en bultzada

Kaixo denoi! Pixelfed ezagutzen? Argazki eta irudiak sarean partekatzeko sare ireki eta federatua da. Euskaldunontzat ere Pixelfed.eus instantzia sortu dugu eta bertan izen ematera gonbidatzen zaituztegu!

AH! Hori bai, euskaldunontzat denez, bertan aurretik izena emanda dagoen bati eskatu beharko diozue gonbidapen bat bidaltzeko.

Ondo izan!

Admin (r)en bultzada

mastodon.eus, eibar.org eta ni neu interakzioan indartze aldera, hona hemen nire hastapen musikalak:

eibar.org/blogak/alfon/musikar

Admin (r)en bultzada

@admin eskuragarri egon dadin...

Egunean behin jokoan taldean sartzeko kodea: 8714AA

Admin (r)en bultzada

:fedibertsoa: Adiskideok, gustuko duzue Egunean behin lehiaketa? Bihar hasiko da 6. denboraldia, 8 asteko lehia Aste Santua bitartean. Eta denboraldi honetan Fedibertsoko lagunen artean lehiatuko gara!!!

Talde berriaren izena Fedibertsolariak da eta giltza 8714AA eguneanbehin.eus/

Euskal Fedibertsoan adiskidetasuna da nagusi, talde honetan berriz, LEHIA BASATIA! 😎

Admin (r)en bultzada

Fedibertsoko kide batzuk, bihar hasiko den #EguneanBehin jokoan LEHIA BASATIAN eta KUPIDARIK GABE aritzeko talde bat osatu dugu. Sartu nahi duen guztia, ongi etorria izango da (taldearen izena: "Fedibertsolariak". Sartzeko giltza: 8714AA). Ez ahaztu hortzetako babesa, kaskoa eta hockey sticka! Etorri @Xipiryon !! ;-)

Admin (r)en bultzada

Kaixo lagunak, berria naiz mastodonean.

No soy de Euskal Herría, sin embargo conocí gente muy hermosa de allá mientras mochileaba por el cono sur. Siento una fuerte conexion con su gente, su historia y su cultura. AsÍ que decidí abrir mi cuenta en esta instancia para compartir y aprender. Espero en algŭn momento viajar y vivir un tiempo por allá; conocer su tierra y sus raíces. Dicen que el lenguaje es el habitát del ser y es por eso que Euskaraz bizi nahi dut. :ardilatxbeltza:

Bersakadak.

Admin (r)en bultzada

Heldu da eguna! Gaur proiektu barria aurkezten dotzuegu: KASERNA

taupaka.eus/kaserna/

Kaserna 2020an Bizkaian sortutako taldea da, Mr Pongo proiektuaren errautsetatik jaioa. @Taupaka_Elkartea-n +info daukazue, eta hare gehiago laster... 📢 keep tuned!

Admin (r)en bultzada
Admin (r)en bultzada

:mastodoneus: Mastodonen v3.3.0 bertsiora eguneratu dugu instantzia!

:mastodon: Audio eta bideoak kontrolatzeko laster-tekla berriak
:mastodon: Audio eta bideoak laster-leihoan jartzeko aukera
:mastodon: Erabiltzaile batek zerbait argitaratzean jakinarazpenak jasotzeko aukera (profileko kanpaia)
:mastodon: Adminentzat: IPak blokeatzeko aukera (ondo etorriko zaigu spammerren aurka) eta kontuak kanporatu ondoren atzera egin ahal izatea

...eta askoz gehiago [EN]
github.com/tootsuite/mastodon/

:mastodoneus: Dena ondo joan da. Ongi etorri Mastodon v3.3.0 bertsio berrira!

:mastodoneus: Hurrengo minutuetan instantzia Mastodon v3.3.0 bertsiora eguneratuko dugu. Okerrik ezean laster gara berriz ere zuekin.

:mastodon: Duela egun pare bat Mastodonen v3.3.0 bertsio berria argitaratu zuten:
github.com/tootsuite/mastodon/

:mastodoneus: Bihar arratsaldean, 15:00ak aldera, gure instantzia eguneratuko dugu. Hasi aurretik jakinaraziko dizuegu.

Mastodonen domeinuak blokeatu daitezke, baina spam kontu gehienak gmail, yahoo eta antzerakoetatik sortzen saiatzen dira. Nonbaitetik lortutako helbide elektronikoen datu-base bat erabiltzen ari direla dirudi.

Hizkuntza ezezagun batean iritsiko zaie eposta kontua berresteko mezua. Spam bezala markatzeko arriskua dago, bidalketa legitimoak zaborrontzira joateko arriskua areagotuz.

Mastodonek ez du IPak blokeatzeko aukerarik ematen, baina suebaki mailan egin daiteke. Hori probatu beharko dugu.

Erakutsi haria

Ia 2 astez gonbidapen bidezko izen ematea probatu ondoren berriz ere erregistroa irekitzea erabaki dugu.

:mastodoneus: Hasiera batean spam kontuak sortzeko eskaerak gutxitu ziren, baina lehengo kopuruetan gaude berriz.

:mastodoneus: Zergatik elkartu nahi duten galdetzeak benetako erabiltzaileak atzera bota ditzake.

:mastodoneus: Erregistro irekiarekin spam kontuak ezabatu behar ditugu, gonbidapenekin eskaerak ukatu. Antzeko lana.

:mastodoneus: Bi kasuetan epostak bidaltzen ditu zerbitzariak.

Erakutsi haria
Admin (r)en bultzada

gustatzen bazaizue, podcasta gomendatu nahiko nizueke, beraien abesti guztiei buruzkoa: chumbology.rocks/ ("munduko rock talderik ezikusiena"). Zoritxarrez edo noski, Ingelesezko podcasta da. Abestiei eta estatubatuetako politikari buruz hitz egiten dute.

Admin (r)en bultzada

2020/12/21 19:00 "Zaldibar Zona Cero" liburuaren aurkezpena !gaztetxeak !lakelogaztetxea

Admin (r)en bultzada

Urtzi Urrutikoetxeak, BERRIAn (2020/12/06):
"...zer-nolako luxua dugun. Beste edozein hizkuntza txikitako hiztunek esango dizute zein eragin daukan egunero informazioa beste hizkuntza batean jaso beharrak. Morrontza, batetik, eta zure hizkuntzan eguneroko gaiak eta albisteak ezin lantzea, bestetik, zeure hizkuntzan arrotz sentitzea edozein albiste."

Eta zein luxua dugun mastodon.eus bezelako plaza aske bat izateaz, gure eritziak gure hizkuntza txiki honetan adierazteko.

Mila esker!!

Admin (r)en bultzada

Berria mastodonen, ez dakit hau den instantzia egokiena web gune bateko jarduera partekatzeko, baina esploratzen hasiko naz :).

Show older
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.