Jarraitu

Arlo pertsonalean gaurko bete beharrak.
1- Riot instalatu eta hain bat kanal euskaldunetara sartu.
2- VPS bat kontratatu.
3- Teklatu Bluetooth bat erosi.

Edozein puntutako gomendioak ongi etorriak izango dira. πŸ˜‰

Β· Web Β· 2 Β· 0 Β· 0

@aldakur zer arin konbentzitu zaituen @ileturia​k ezta? 😜

Nik hosting bat daukat kontratatuta eta askotan pentsatu dut VPS batera pasatzea, baina ez ote da lan gehiegi izango? VPS baten adibidez, nork kudeatzen du posta zerbitzaria? Eta softwarearen segurtasuna?

@dabidnet @ileturia Bai. Arrazoia dezu. Baina, beti nahi izan dut VPS bat saltseatzeko.

Orain egokia ikusten dut NextCloud Dockerizatu bat jartzeko. Nire hosting-ean ere dut nextCloud bertsioa montatuta, baina biltegiratze ahalmen gutxirekin.

Joen @dabidnet . Oain zalantzan jarri didazu. jeje. Batez ere zerbitzariaren segurtasun kudeaketagatik Konfiguraziak, eguneraketak... πŸ˜… @ileturia

@aldakur VPS-an egindakoak blogean idatziko dituzu? πŸ˜‰

@bertol Erosten badet bai noski. Momentuz Ubuntu server bertsio bat instalatzen ari naiz VirtualBox batean. Proba batzuk egiteko. πŸ˜…

@aldakur Zerbitzu ezberdinak jarriz gero, esaterako pixelfed instantzi bat, nextCloud eta gitea gomendagarria litzake bakoitza docker batean sartzea edo ta zuzenean zerbitzarian? Errendimentuari dagokionez ezberdinak izango liratekeen?

@bertol Docker mundua ikasten ari naiz. Nik uste, gaur egun dana Dockerizatzen ari dela. Ez dut uzte errendimendua okerragoa denik.

Gainera, hori litzake praktika egokia. Aplikazio bakoitzak bere kontainer propioa izatea.

@aldakur @bertol behin bakarrik erabili dut Docker. Oso erabilgarria iruditu zitzaidan, kontzeptu erabat logikoa. Baina zalantza batekin geratu nintzen:

Erabilitako edukiontziak nginx instalatzen eta konfiguratzen zuen, makina berean erantzungo lukeen beste edukiontzi bat jarriko banu eta honek ere nginx beharko balu (443 edo 80 portuan biak), nola erantzungo lukete? Eta nork?

Indartsuenak agian? 🀯

@dabidnet @aldakur
Aplikazio batek bere kontainerra OK baina Datu Base zerbitzari bat kontainer batean joango litzatekee eta honen barruan Datu Base ezberdinak edo ta aplikazio bakoitzak bere Datu Base zerbitzaria eta bertan bere Datu Baseak?

Ez dakit oso ongi ulertzen den nire zalantza ...

@bertol @dabidnet Ongi ulertu badet, eta kontutan hartuta docker kontzetua ikasten ari naizela...

Bi aukerak egin daitezke. Baina ez dakit zein izan daitekeen onena. App kopuruen arabera zerbitzaria konatiner beteko dugu.

Dena den, orain dakinadarekin... app1 -> Kontainer 1 edo gehiago.

Egia esan, ez dakit galdera erantzun dudan.

@aldakur @dabidnet esaterako WP (PHP7 + MariaDB)-ekin jarriko genuke kontainer batean eta beste batean NextCloud (PHP7 + MariaDB)-ekin eta beste batean Matomo (PHP7 + MariaDB)-rekin?

Ez dakit egokiagoa litzatekeen edo posiblea den kontainer bakar batean MariaDB izatea ...

@bertol @dabidnet Neri lehen aukera gustatzen zait. Baina ez dakit egokiena den. Azken finean zalantza bat dut MariaDBren datuen persistentziarekin.

Ez dakit ongi nola egin. Azken finean MariaDB kontainerrak eduki behar ditu datu baseak? edo datu baseak zerbitzarian daude eta MariaDB kontainerrekin lotura dute?

@aldakur @bertol @dabidnet iep. Ni dockerrekin ibili naiz pixka bat, eta bogan dagoena docker compose erabiliz aplikazio bakoitza bere kontainer propioan izatea da. Eguneraketak errazten ditu eta aldaketak azkartu. Bestalde errendimenduan ere nabarmentzen da docker batetik betiko instalazio batera. Dockerren baliabide gehiago eskatzen ditu. Zer esanik ez VPS baten gainean docker kontainer batzuk jarrita ( birtualizazio bikoitza). Baina ez da dramatikoa egia esan eta merezi du.

@aldakur @bertol @dabidnet nire epe ertain baterako ametsa, etxean dudan nextcloud raspberrytik atera eta rack armairu txiki batera pasatzea da beste zerbitzu batzuekin batera. Proxmoxekin makinak birtualizatu eta Nexcloud, posta zerbitzari bat, VPN bat... jarri nahi nituzke. Ai, nire ametsak... πŸ˜‚

@urtzai @aldakur @dabidnet Errendimenduari buruz zabiltzanean, makina berdinean gabiltzala suposatuz, dockerrik gabe errendimendua hobeagoa izango da?

Badirudi orduan, docker erabilgarria dela aplikazioa behin baino gehiagotan instalatu behar baldin bada, zerbitzari batetik bestera mugitu nahi badugu edo ta eguneraketa dexente egiten baditugu.

Errendimendua vs Mantenimendua?

Linux-en gabiltzala suposatuz, noiz edo aukeratu?

@bertol @aldakur @dabidnet egia esan birtualizaziora, Digital Oceaneko droplet, tartean nik probak egiteko VirtualBox edo antzeko makina birtual eta docker muntaia batzuengatik hurbildu naiz. Gero bulegoan proxmoxekin ditugu zerbitzuak jarrita eta LXC edukiontzi batzuk baditugu ere, sekula ez dut jakin ezberdintasuna. Ona litzateke proxmoxek docker bateragarritasuna eskeintzea.

@urtzai @bertol @dabidnet Ni ere mobida guzti hauetan berria naiz. Gaur egun irakaslea naiz eta halakoekin ez nabil egunero. Ikasteko murgiltzen naiz asuntu hauetan jeje. Irakasle baten beharra dela uste dut.

Dockerrek duen abantaila nagusia Deploy bat egiterako orduan da. Dana Kontainerrean dagoelako. Garatzailearen makinan funtzionatzen badu, badakizu produkzioko zerbitzarian funtzionatuko duela. Eta hori kristona da.

Seguru errendimendua jeitsiko dela, baina hortxe oreka bilatzea.

@aldakur @bertol @dabidnet "nire garapen ingurunean badabil" esaldiak ia ez du balio πŸ˜‚

@dabidnet @bertol Galdera ona. Agian, lehenago altxatu dezun kontainerra erantzungo lukeela edo bigarren kontainerra altxatzean -p 80:443 errorea emango lukeela suposatzen dut.

@aldakur @dabidnet @bertol Ez naiz aditua, baina -p aukerako lehen zenbakia zerbitzariko atakari dagokio eta bigarrena Docker edukiontzi barrukoari. Adibidez, -p 8080:80 bada, zerbitzariko 8080 atakara egindako eskaerak Docker edukiontzi barneko 80 atakara bideratzen ditu zerbitzariko Apache edo nginx-ak. Docker edukiontzi bat baino gehiago badituzu, zerbitzarian ataka desberdinak erabil ditzakezu, 8080, 8081..., horrela eskaera bakoitza dagokion edukiontzira joango da.
docs.docker.com/config/contain

@aldatsa @dabidnet @bertol bai bai. Hori da. Baina bi kontainerrak -p 8080:80 kin exekutatuko bagenitu? suposatzen dut bigarrena altxatzerakoa errorea jasoko genula ez?

@aldakur @dabidnet @bertol Ez dakit, ez dut inoiz probatu. Nik uste zerbitzariko Apache edo Nginx-ak bere konfigurazioaren arabera erabakiko duela ze edukiontzitara bideratu.

@aldakur @dabidnet @bertol -p edo --publish aukera erabiltzeaz gain zerbitzariko Apache edo Nginx ere konfiguratu beharko duzu eskaera dagokion lekura bideratu dezan, baina -p erabiltzen ez baduzu zerbitzariak ez du edukiontzira birbidalketarik egiteko modurik izango, ataka guztiak itxita izango ditu, bere sarean ez dauden guztientzat.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.