Lagunok!
Martxoko inkesta betetzeko denbora agortu da eta hurrengo liburu hau irakurtzea erabaki dugu:
📖 Distira eta alderantzia, Joxean Agirre Odriozola https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/distira-eta-alderantzia/agirre-odriozola-joxean/9788413600840
Irakurketa komentatzeko erabiliko dugun traola #DistiraEtaAlderantzia izango da.
Pozik? 😍
PODCAST SAIO BERRIA ‼️🐳
Azkeneko saioan hilabeteko albisteez gain, 🎙Iratxe Esnaolari datuen jabetzaren inguruan egindako elkarrizketa izan dugu hizpide 🧠 eta mundu-mailako itzalaldi teknologiko baten aurrean zer gertatuko litzatekeen hausnartzen aritu gara Don DeLillo idazlearen "Isiltasuna" liburuaren baitan.
▶️ Entzun ezazu baleafunk.eus-en: https://baleafunk.eus/library/tracks/98/
#Iametza
#Komunikazioa
#Teknologia
#Podcast
#Teknologiaburujabetza
Police taldean "Every Breath You Take" entzuten ta kontuatu naiz abestin hitzek google-en manifestua edo diruditela 🤔
https://invidious.snopyta.org/watch?v=-SaUrDhp034
Hala ere, #Arduino IDEaren bertsio berri honek akats garrantzitsu bat dauka momentuz: ingelesez bakarrik erabil daiteke. Garrantzi ertaineko arazotzat sailkatu dute:
https://github.com/arduino/arduino-ide/issues/28
Arduino IDEaren bertsio zaharra 83 hizkuntzatan erabili daiteke, tartean, nola ez, euskaraz. %100 itzulita dago, hainbat @librezaleren lanari esker.
https://www.transifex.com/mbanzi/arduino-ide-15/languages/
Ea bertsio berria ere itzultzeko moduan garen laster!
#librezale
#Arduino IDEaren 2.0 bertsioa bidean da. Beta bertsioa aurkeztu dute gaur:
https://blog.arduino.cc/2021/03/01/announcing-the-arduino-ide-2-0-beta/
Ezaugarri berri aipagarrien artean:
* Aldagai eta funtzioen izenen osatze automatikoa.
* Kodea zuzenean araztu ahal izatea.
Lemmy v0.9.9 bertsio berrira eguneratu dugu https://lemmy.eus
Lemmy v0.9.9 bertsioaren ezaugarri berriak hemen irakur ditzakezue (ingelesez)
https://github.com/LemmyNet/lemmy/blob/main/RELEASES.md#lemmy-v099-release-2021-02-19
Dirudienez beste instantziekin dugun federazioarekin arazo bat daukagu. Ea bertsio berrira pasatzean konpontzen den.
#Amazonian babestutako lurrak lapurtu eta #Facebookeko iragarkien bidez saltzen ari dira. Saltzaileek legea bete behar dutela esan du Facebookek, baina ez dute neurririk hartuko legez kanpoko salmenta hauek eragozteko.
https://www.bbc.com/news/technology-56168844
#fedibertsoa|k ez ditu sare sozial pribatuak 'kopiatu' bakarrik egiten. Haietan sortutako gizarte dinamika kaltegarrien (adib. #FOMO edo intermitenteki saritzeak eragindakoen) kontzientzia eta ardura hartu eta ekiditeko saiakera aktiboa egiten du:
[BIDEOA] Joxean Agirrek Pariseko belle époque garaira eraman du Maria Garrastazu pertsonaia
UEUren liburutegi digitalean 400 liburutik gora dituzue doan deskargatzeko moduan.
Adibidez, "Zero zabor. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe" liburua
https://www.buruxkak.eus/liburua/zero-zabor-nola-berpiztu-ekonomia-lur-planeta-txikitu-gabe/2378
Iazko azaroan proiektua sortu eta ordura arte mantendu zuen garatzaileak (Agate) osasun arrazoiengatik utzi behar zuela iragarri zuen eta garapenarekin jarraituko zuten pertsonen bila hasi ziren.
https://blog.funkwhale.audio/~/Announcements/funkwhale-is-looking-for-new-maintainers
Gaur iragarri dute @funkwhale 1.1 bertsio berria martxoak 15 aldera argitaratuko duela garatzaile berri batek (Georg). Bikain!
https://blog.funkwhale.audio/~/Announcements/first-release-candidate-for-funkwhale-1.1
Beren Weblatetik inportatu duten euskarazko itzulpena %98an dago!
https://translate.funkwhale.audio/projects/funkwhale/front/eu/
Oraintxe bozkatu dut @elegosetarrok irakurriko dugun hurrengo liburua aukeratzeko inkestan. Animatu zu ere eta parte hartu!
https://framadate.org/ud6H5XDglM1LJlxH
Miren Amuriza Plazaren #Basa eta Joxean Agirre Odriozolaren #DistiraEtaAlderantzia dira #2021MartxokoProposamenak.
Ohi bezala itxura ederra dute. Orain arte irakurri ditugun liburuetatik batzuk gehiago gustatu zaizkit besteak baino, baina ez dut batere utzi bukatu gabe gustatu ez zaidalako edo aspertu nauelako. Aukeraketa finak 😀
Galdera bat, @pixelfed .eus erabiliz (bai Fedilab aplikazioarekin edo nabigatzailean PCan) posible da denbora-lerro "global" bat ikustea? Beste instantzietako mezuetan murgiltzea esan nahi dut. Saiatu naiz eta ez dut lortu
Oraintxe NASAren aurkezpena #perseverance errobotaren lurreratzearen inguruan:
"Linux-ean oinarritutako Sistema eragilea erabili da errobotean, beno oraintxe bertan Marten Kode Irekian egindako Sistema Eragile bat dago.
Egia esan, lurreratzearen bideoa kodetzeko ffmpeg tresna librea erabili dugu.
Beraz, mila esker kode irekiko komunitateari"
😍😍😍😍😍
Sotoan gordeak - Miren Gorrotxategi
1989, 2009 eta 2019ko 3 denbora-lerroetako pertsonaiak eta gertaerak nola lotzen diren gustatu zait, nahiz eta nahiko erraza izan gertatutako gauza asko aurreikustea. Irakurtzeko erraza eta atsegina iruditu zait.
Zalantza: zer gertatu zen Noraren aitarekin? Heriotza naturala baztertuko nuke. Bere burua hil zuen ala erail zuten? Ahoz ahon egindako elkarrizketan Mirenek dionez nahita utzi zuen zalantza hori airean
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7845914/bideoa-miren-gorrotxategiri-elkarrizketa-sotoan-gordeak-nobelari-buruz/
#SotoanGordeak
Zerbitzariko gastuei aurre egiteko ere, Liberapay martxan jarri dugu.
Mila esker ekarpena egiteagatik!