Atzoko saioan ​n izan ziren. Gipuzkoako erdigune geografikoa bertan dago bi kalkuluren arabera:

📌 2015ean Felix Isasa ingeniariak egindakoa. Artikulu berri batean jaso dut nola egin zuen kalkulua: iametza.eus/euskara/bloga/gipu

📌 2018an nik egindakoa: iametza.eus/euskara/bloga/non-

Bi kalkuluek emaitza bera ematen dute: Urraki mendian dago Gipuzkoako erdigunea, Beizamako Aginamendi auzoan.

Oker ez banago Zuhaitz Gurrutxaga​k bide erdian eserita elkarrizketa egin zion Maria Dolores bizi izandako Aginaga eta Aginagatxo baserriak dira Gipuzkoako erdigune geografikotik gertuen dauden baserriak. Erdigune geografikoa Urraki mendian dago, hortik 700 metro eskasera.

Gipuzkoako erdigune geografikotik gertu atentzioa deitu didan egitura bat dago. Nire ustez saroi bat da.
1954ko ortoargazkian argi ikusten da forma borobila.

Saroiak zer diren eta gainerako xehetasun guztiak nire artikuluan: iametza.eus/euskara/bloga/gipu

Jarraitu

Goiazko elizan dagoen "NP 368" plaka zirkularraren misterioa ere argitu dut. Uste zabaldu baten arabera Gipuzkoako erdigune zehatza markatzen du baina bere jatorria eta esanahia bestelakoak dira. Xehetasunak nire artikuluaren azken zatian: iametza.eus/euskara/bloga/gipu

@aldatsa
Garisoroetako "martzianoen" zirkulu horietako bat dirudi

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.