Zaldi beltzak zeruan - Gauaz ibiltzen dana 

Esaldi motzek bizitasuna ematen diote istorio honi eta orainaldia erabiltzeak ondo egiten dio, baina... ez nau bete. Agian arinegia delako (agian sinpleegia). Ez dakit, baina egiari zor, horren motza izanda, istorio erdia galdu izanaren sentsazioarekin geratu naiz

re: Zaldi beltzak zeruan - Gauaz ibiltzen dana 

@dabidnet Ni ere nahiko hotz gelditu naiz. Baina beste historio baten hiru kapitulo bakarrik omen dira... ez dakit, agian beste eleberriaren zatitxo bat laburpen gixa azaldu dute? Pertsonaien arkuak falta zaizkit, eta eiheraren misterioa ere nondik eta zergatik datorren...
Jarraitu

re: Zaldi beltzak zeruan - Gauaz ibiltzen dana 

@izaro
@dabidnet

Ni ere zuen antzera geratu naiz. Pertsonaiei buruz gehiago jakiteko gogoarekin utzi nau, beren istorioa, motibazioak... Izarok dioen bezala eleberriaren 3 atal bakarrik daude liburu honetan. Nonbait eskuratu al daiteke eleberri osoa?

re: Zaldi beltzak zeruan - Gauaz ibiltzen dana 

@aldatsa @izaro ba antza deskatalogatuta dago, bilaketa arin bat egin nuen pasartea irakurtzen bukatzean baina ez nuen inon aurkitu. Wikipedian irakurri nuen laburpena, ezer gutxi badio ere interesgarria dirudi. Baina... ez dakit, momentuz oso hotz utzi nau orokorrean

@Hilbeltza aipatu behar dugu, agian zerbait gehiago dakite 😜

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.