Lucy Kennedyk eta bere taldeak lasterketa bikaina egin dute. Murgileko lehen igoeran indartsu igo da eta aurretik jarri da. Oriorako jaitsieran zulatua izan du eta Janneke Ensing aurretik jarri zaio baina ez du etsi eta Donostiara bidean denbora pixka bat errekuperatu du taldekideei esker. Ondoren Murgileko 2. igoeran aurrea hartu dio Ensingi eta lehen postuan ailegatu da. Emakumeen Donostiako lehen #Klasikoa ikusgarria izan da!