Salseoan ari garenez. Zuetako inork erabiltzen du programa ordenagailuan musika eta podcastak kudeatzeko? Irratia entzuteko erabiltzen saiatzen ari naiz baina ez dut guztiz lortzen...

@okerreko Nik erabiltzen dut, eta berez integratuta dakartzan irratiak inoiz entzun izan ditut, baina ikusi nuen sarritan huts egiten zutela. Ez dakit Rhythmbox beragatik zen ala irratiek huts egiten zutelako zen

@asiersarasua Ba nik ez dut lortu baina susmoa dut Gnomerekin zerikusia duela... Jarraituko dut ikertzen aber. Dena dela, gehiago zen lortu nahi nuela, egia esan ez dut apenas inoiz irratia online entzuten, Podcastak bai, baina irratia zuzenean ez... Baina badakizu, burugogorkeria, funtzionarazi arte, bakerik ez :-) Milesker

Aizu @okerreko ba Rhythmboxeko irratien ideia horretatik tiraka, lortu dut EITB Euskal Kantak Rhythmboxen txertatzea.
Hau egin behar da:
- "Irratia" atalera joan
- "Gehitu" sakatu
- Honako URLa sartu:

eitbeuskantnogeo-lh.akamaihd.n

Listo.

Hori egin ondoren, joan irratien zerrendara, hautatu irrati berria eta eskuineko botoiarekin irratiaren izena etab. alda daitezke.

💪

@asiersarasua @okerreko
Duela urte batzuk Kodi multimedia zentroan euskarazko irratiak entzuteko plugin bat garatu nuen. Irrati horiek zuzenean entzuteko URLak fitxategi honetan bildu nituen:
gitlab.com/aldatsa/plugin.audi

Geroztik aldatu ez badituzte horko URLak hartu eta Asierrek Euskal kantak irratiarekin egin bezala Rhythmbox-en gehituta funtzionatuko dutela suposatzen dut.

Pluginari buruzko info gehiago:
iametza.eus/euskarazko-irratia
iametza.eus/kodiko-euskarazko-

@aldatsa @asiersarasua Jope! ze lagungarria! Batzuk funtzionatzen dute, Bizkaia Irratia adibidez badabil. Hala Bedi ez :-( Suposatzen dut irrati libreetan stream helbideak gehiago aldatuko direla... Mila mila esker!

@aldatsa @asiersarasua milesker, probatu ditut Halabediren URL hauek, baina ez dabiltza, eta beste batzuk ondo dabiltzanez, suposatzen dut nire Rhythmboxek plugin extraren bat behar duela era horretako url-ak erabili ahal izateko. Hemendik aurrera, nire lana beraz. Mila esker berriz ere.

@okerreko @aldatsa "Secure connection setup failed" mezua ematen dit Hala Bedin. Interneten bilaketa bat egin dut eta badirudi CA ziurtagiriekin zerikusia duela

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.