orain Nextcloud Hub izenarekin ikusten dut. Zer da izen aldaketa bakarrik edota zerbait ezberdina da?

@birasuegi @urtzai nik ere zalantza bardina daukat. Iragartzen diren funtzionaltasunak betikoak dirudite.

@joseba @birasuegi zuek badakizue Collabora ofimatika suita martxan jartzen?

@urtzai @joseba @birasuegi Hezkuntzan ere Librezale Matrix gelan galdetuz gero lagunduko zaituzte. Tomasek euskaldunak.eus jarri zuen martxan eta uste dut borroka hori irabazi zuela 😜

@dabidnet @joseba @birasuegi hasiera batean etxean jartzeko da 😁. Oraingoz Nextcloud daukat baina, Collabora gabe...

@urtzai @dabidnet @joseba @birasuegi Aizu, ba instalatzea lortzen baduzu, apuntatu urratsak eta artikulu bat idatzi daiteke Librezaleko webgunean prozesu osoa azaltzeko

Jarraitu

@asiersarasua @urtzai @dabidnet @joseba @birasuegi

@iametza​n egin izan ditugu Nextcloud + Collabora instalazioak, adibidez, IKA Euskaltegientzat. Nik erabilera pertsonalerako daukat zerbitzari batean eta oso gustura nago.

Docker-ekin instalatzea nahiko erraza da, @nextcloud​en webgunean instalatzeko jarraitu beharreko pausoak eta bideo-tutorial bat daude (orriaren amaiera aldera)
nextcloud.com/collaboraonline/

@urtzai @aldatsa @asiersarasua @dabidnet @joseba @birasuegi @iametza @nextcloud
Login egiterakoan pixkat motel, gero ondo. Kontutan izan erabilera pertsonalerako dela, guztira 5 erabiltzaile.

Ni pozik nago soluzioarekin, baiña hori bai, raspberry baten ez det uste libreoffice online jarri daitekeenik

@parreitu @aldatsa @asiersarasua @dabidnet @joseba @birasuegi @iametza @nextcloud niri pare bat aldiz sistema erori izan zait oporretatik argazkiak igo eta berrikusten ibilita. Bi erabiltzaile aldi berean. Bestela oso gustura, baina hurrena agian proxmox zerbitzari txiki bat jarriko dut

@ileturia @aldatsa @asiersarasua @urtzai @joseba @birasuegi @iametza @nextcloud galdera kolektibo bat Docker edukiontziak aipatu dituzuela aprobetxatuz. Non dituzue zuon zerbitzariak? Etxean, hosting...? Nire blogeko... zerbitzaria lekuz aldatu nahi dut, baina ez dakit nora eraman. Dockerrekin ere lehen pausuak eman nahi ditut 😜

@dabidnet @ileturia @aldatsa @asiersarasua @joseba @birasuegi @iametza @nextcloud nik oraingoz NAS bat eta Raspberry batean Nextcloud snap bidez instalatuta. Dena etxean no-ip bidez.

@urtzai @dabidnet @ileturia @aldatsa @asiersarasua @joseba @birasuegi @iametza @nextcloud
Nik raspberry bat SSD disko lokala USB bidez muntatuta. NAS bat baino merkeago

Backupak ere SSDan egin, eta gero rsync bidez beste ekipo batean sinkronizatuta

DNSa no-ip bidez

@dabidnet @ileturia @asiersarasua @urtzai @joseba @birasuegi @iametza @nextcloud
Duela urte batzuk OVHko oinarrizko VPS bat hartu nuen @wikidosia bezalako proiektu pertsonalak ostatatu eta pixka bat saltseatuz ikasteko. Geroztik horrekin jarraitzen dut. Etxean zerbitzari bat duzuenok ze hardware erabiltzen duzue?

@aldatsa @dabidnet @asiersarasua @urtzai @joseba @birasuegi @iametza @nextcloud @wikidosia Nik ostatatze zerbitzu bat dut hartuta familiakoentzat posta, nextcloud eta matrix izateko. Contabo (alemana), 500 GB, urtean 84€. Nextcloud-en gordetzen ditut kontaktuak, bookmark-ak, musika, zereginak, oharrak, etxeko dokumentu, argazki, bideo... denen segurtasun kopiak... Eta gainera, etxeko denek eskura ditugu edonon gaudela. Oso gustura.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.