:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

Idazleek beren testuak berriro irakurtzerakoan sentitutako urruntasunak programatzaileon lana gogorarazi dit. Gu ere idaztetik bizi gara eta denborarekin gure ezagutzak eta estiloa aldatuz doaz. Norberak idatzitako kodea berrirakurri, zuzendu eta osatzea gure egunerokoaren parte da. Batzutan ezusteko atseginak hartzen ditugu baina beste askotan ze tximinok idatzi ote zuen hau? A bai, nik 😅 pentsatzen dugu

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

@aldatsa @elegose
...adibide txoro bat:
Windosen: ENG->save, FR-> enregistrer, ESP->guardar, EUS-> gorde... dira. Gure etxean "gorde=guardar=esconder" izan da beti. Niretzat egokiago litzateke "jaso" hitza erabiltzea, baina "gorde" gelditu da in saecula saeculorum! 😆

Bakoitzaren harrikadak...🤣

Jarraitu

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

@Zaru_ttikiya @elegose

Niri "Gorde" aditza zentzu horretan erabiltzea ez zait arraroa egiten baina ulertzen dut diozuna, adibidez, umetan gordeketan jolasten ginen ("escondites").

Euskarak informatika bezalako esparru berrietara egokitu behar izan du eta normala da hitz batzuk arraro egitea. @librezale​n aurrez egin diren itzulpenetan oinarritzen gara, hiztegiaren estandarizazio prozesu horretan laguntzeko asmoz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.