@PorrurenGrabatokia Aukera hoi ikusiet, baina ze fitxategi mota igo behar da? Adibidez, YouTuben badau aukera azpitituluak bideoa ikusi bitartian idazten jun ahal izateko.

@PorrurenGrabatokia @anarkohippie SRT fitxategia sortzeko nik Gnome Subtitles erabili dut inoiz baina aplikazio gehiago daude: en.m.wikipedia.org/wiki/Compar

Bideoa txikia bada, aditu.eus probatzea gomendatzen dizut. Lehen bertsioa berak automatikoki sortzen due eta zuk txukundu ondoren, fitxategia gorde dezakezu.

@txopi @PorrurenGrabatokia @anarkohippie Zein Peertube instantzia da hori, interfazea euskaraz daukana? Euskal instantzia bat al dago, Mastodon.eus-en parekoa, ala peertube instantzia guztiek dute interfazea euskaraz?

@ileturia @PorrurenGrabatokia @anarkohippie uste dut instantzia guztiek dutela interfazea euskaraz.

Euskal instantziarik, nik dakidala, ez dago.

Jarraitu

@PorrurenGrabatokia @txopi @ileturia @anarkohippie
Erregistroa itxia dago, baina Jardunaldien orain arteko 8 edizioetako hitzaldien bideoak biltzeko instantzia bat sortu genuen iaz @iametza​kook:
peertube.euskarabildua.eus
Aurtengo edizioko hitzaldiak ere bertara igoko ditugu!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.