Paperezko liburuak lortzea aurreko hilabeteetan baino zailagoa izango dela kontutan hartuta, ze iruditzen zaizue liburu elektronikoren bat irakurtzea?
Euskarazko liburu elektronikoak eskaintzen dituzte sareko gune hauek aurkitu ditut:
* Susa argitaletxea (merke)
https://susa-literatura.eus/ebook/
* Booktegi (doan)
http://booktegi.eus/
* Armiarma (doan)
http://armiarma.eus/liburu-e/
Besterik ezagutzen duzue?
eLiburutegia ere hor dago baina liburuek DRMa dute eta Adobe Digital Editions programa erabiltzera behartzen zaituzte (Linux banaketetan Winerekin funtzionatzen omen du).
Baldintza horietan nik ez dut erabili nahi.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eskubide_digitalen_kudeaketa
http://www.eliburutegia.euskadi.eus
http://www.eliburutegia.euskadi.eus/preguntas-habituales?locale=eu
@dabidnet @elegose
Gaur Osakidetzako 1000 osasun-langile inguruk beharrezkoak ez diren jarduera guztiak ixteko eta konfinamendu osoa ezartzeko eskatu dutela irakurri dudanean bururatu zait #2020ApirilerakoProposamena liburu elektronikoak izateko aukera.
@dabidnet @elegose Zuzenean hori jarri banuen hobe izango zen eta ez liburuak lortzea zailagoa izango dela, baina momentuan horixe atera zait.