Jarraitu

Gitlabeko proiektu batean merge request bat nola egin pausoz pauso azaltzen duen tutorial bat idatzi dut @librezale​ren wikian, git eta Gitlab-ekin esperientziarik ez duten ​ren itzultzaileentzat.

Proiektu askok Weblate, Launchpad, Transifex, Crowdin... bezalako web zerbitzuak eskaintzen dituzte itzulpenak egiteko, baina batzuetan Merge Request bat egitea beste biderik ez da egoten. Horrek jendea atzera ez botatzea da tutorialaren helburua.

librezale.eus/wiki/Gitlabeko_p

@aldatsa @librezale Zuzenketa txikiak direnean, badago modu errazago bat: zuzenean editatzea eu.po fitxategia Gitlaben bertan. Nik egin izan dut hori inoiz Inkscape euskaratzean

@asiersarasua Arrazoi duzu. Klonatzearen bidetik jo nuen, asko pentsatu gabe, horretarako ohitura dudalako, baina git inoiz erabili ez duenarentzat askoz errazagoa da, zuk diozun bezala, webean bertan editatzea.
@librezale​ren Wiki-ko artikuluaren egitura egokitu dut, itzulpena egiteko 2 modu daudela jartzeko. Web IDEaren atala osatzea falta da. Beste inor animatzen ez bada, neronek egingo dut egunen batean.
librezale.eus/wiki/Gitlabeko_p

@asiersarasua @librezale Bikain!
"A new branch will be created in your fork and a new merge request will be started". Beraz, ez da fitxategiak webean editatu ahal izatea soilik. Ulertzen dudanagatik fork bat egin, adar berri bat sortu, commit bat egin eta merge request-a hastea automatizatzen du. Horrek asko errazten du git erabiltzen ez dakien jendeak ekarpenak egitea. Ze ona!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.