Atzo Ingalaterrako Bristol hirian protesta batean Edward Colston esklabo trafikatzailearen estatua bat ibaira bota zuten.
berria.eus/albisteak/182527/br

Horren harira, gaur goizean, Mikel Aramendik Donostian kale bat duen Prim general espainiarrak Puerto Ricon beltzen aurka egindako izugarrikeriak ekarri ditu gogora Euskadi Irratian.

Nik, egia esan, gaur izan dut horren berri eta begira hasi naiz.

1847an Puerto Ricoko kapitain jeneral izendatu zuten. Amari "este será mi reino" (hau nire erreinua izango da) esan omen zion, bere asmoen adierazgarri.

1848an, kolonia frantziarra zen Martinika uhartean esklabotzaren aurkako altxamendua gertatu zen. Puerto Ricora zabalduko zenaren beldur "Código Negro" (Kode beltza) deituriko neurri errepresiboak hartu zituen afrikar jatorriko puertorricarren aurka (esklaboak eta libreak).

linkgua-digital.com/producto/c

Erakutsi haria
Jarraitu

Urte horretako uztailaren 2an Danimarkaren kolonia zen Saint Croix irlako esklaboak matxinatu ziren. Primek soldaduak bidali zituen bertara eta basakeria handiz erreprimitu zituzten altxatutakoak. Danimarkak Dannebrog Ordenako kondekorazioa eman zion.

Puerto Ricoko azukre plantazioetako esklaboen artean matxinada prestatzen ari omen ziren bi buruzagi fusilatu zituen ondoren, eta ustez parte hartu zuten gainerakoek ehuna zigor kolpe jaso zituzten.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.