Errotarri formako aurkikuntza eder bat ​en!

naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/e

Ezkutuan, ahaztuak egon diren 4 errotarri-harrobi aurkitu dituzte Jaizkibel mendian, baina gehiago azalduko direla diote.

Horiek ikustera joatea aitzakia polita izan daiteke Jaizkibeldik bueltaxka bat emateko!

Iñaki Sanz-Azkueren Gaur8ko beste artikulu hau ere oso interesgarria iruditu zait. "Attona" Maximo Sagarzazu Ugarte ​rrak 80ko hamarkadan, xehetasun handiz, marraztutako mapa ederrek bere herriko natur ingurunea, toponimia... jaso zituzten. Bere lanari esker topatu zuten Jaizkibilen aurkitutako lehen errotarri-harrobia.
naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/e

Erakutsi haria
Jarraitu

Aranzadiko Javi Castro, errotarri-harrobi kontuetan aditua, ​go mendian ere ibili da azken urteetan.

24 harrobitan banatutako 129 errotarri aurkitu eta katalogatu ditu Andatzan. Kopuru hori mendiak errotarrigintzan izandako garrantzia adierazten du. Andatzarrizko errotarriak oso estimatuak izan ziren. XIV. mendetik (1388koa da lehen aipamen idatzia) XIX. mendera arte iraun zuen langintzak.

:wikipedia: Informazio gehiago Euskal Wikipedian:
eu.wikipedia.org/wiki/Andatza_

Nik ere izan nuen zati txiki bat ​ko ikerketan.

2018ko maiatzean, mendi-bizikletan nenbilela, itxura susmagarriko harri bat ikusi nuen Sagatzu aldean. Javi Castrori jakinarazi eta egiaztatuko zuela esan zidan. Hurrengo egunean baieztatu zidan, Andatza-6 harrobiaren lehen zantzua zen.

Aurtengo urtarrilean beste harri xelebre bat ikusi nuen Erroizpe errekan. Laster baieztatu zidan: aurrez aurkitua zuen Andatza-19 harrobia uste baino gehiago luzatzen zen gorantz.

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.