Jarraitu

:elegose: Bahiketa - Iritzia 

liburudendan ikusi eta esku artean hartu nuenean aurkezpenak asko erakarri ninduen: azala, tamaina, taktua... Irakurtzen amaitu ondoren edukiak ere maila ematen duela iruditu zait. Pertsonaiak, istorioa eta kontatzeko modua, hontaz eta hartaz egiten diren hausnarketak... interesgarriak iruditu zaizkit.
Euskadi Irratiko Arratsean saioan Nekane Peñagarikanok @asellu​ri egindako elkarrizketa ere oso gomendagarria (irakurri ondoren)
eitb.eus/eu/irratia/euskadi-ir

:elegose: Bahiketa - Iritzia 

@aldatsa piloa pozten naiz, eskerrik asko! 😊🍻🖤❤️

:elegose: Bahiketa - Iritzia 

@asellu bat nator @aldatsa​rekin eta esango nuke geroz eta gehiago baloratzen ditulada pertsonaia konplexuak dituzten, eta pertsonaiaren baitan sartzen laguntzen duten, liburuak.

Kontaketa eta Edu, hori nabarmenduko nuke ​tik.

:elegose: Bahiketa - Iritzia 

@dabidnet @aldatsa mila esker. Nire azken liburuetako joera horixe da, hain zuzen ere, pertsonaietan gero eta gehiago sakontzea 🤣😘

:elegose: Bahiketa - Iritzia 

@dabidnet @aldatsa horretan, portzierto, maisua izan da beti euskeraz nire erreferentzia nagusia izan den saizarbitoria. oraintxe Lili eta biok ari naiz irakurtzen, eta itzela zelan sartzen den protagonistaren barru-barruraino. agian gaietan, teknika narratiboan eta estiloan aspaldi dabil antzeko parametroen inguruan, baina ze ondo egiten duen hori...

:elegose: Bahiketa - Iritzia 

@asellu @aldatsa atzo Ehun metro hasi eta bukatu nuen 😂

Hizkuntza eta forma desberdinek lortzen duten giroa albo batera utziz, itzela dena, pertsonaian nola sartzen den, tarteka, baimena eskatuz bezala edo... Maisulana txo! 10/10.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.