@aldatsa gustokoen dudana.

Oraindik gogoan daukat gabonetako oparia izan zenean 😀

@bertol @aldatsa joko horretan ni ere orduak sartutakoa naiz. Oraindik burrunbaka ditut buruan "it's a good safe!" Partidu hasierako txanpon aukeraketa...

@bekereke @bertol @aldatsa uoooo! Bai, bai! Baina trukoa bazegoen, kanpo erditik gola sartzeko, gogoratzen! International superstar soccer da, ezta?

@izaro @aldatsa @bekereke bai halaxe da. Kanpo erditik gola sartzeko trukoa 😅

Alejo jokalari ere gogoratzen dut nik.

Futboleko jokoei dagokionez, nik behintzat gustokoen dudana.

Uste dut, txartel gorria zuzenean jasotzeko trikimailua ere bazegoela.

@bertol @izaro @bekereke Ona! Nik ere makina bat partida jokatu nituen lagunekin. Allejo irakurritakoan ezaguna egin zait. Dirudienez benetako Bebeto jokalarian oinarritua dago eta niri izen hori, fikziozkoa ez bezala, erabat ezezaguna egin zait 😂
en.m.wikipedia.org/wiki/Intern

@aldatsa @bertol @izaro atezainaren kontra bakarka aurkitzean geldialdi palomiteroa eta bigarrenean sartu ohi genituen golak; gutxitan zuzenean. Atezainari izkin egin arte ere ibiltzen ginen atea hutsik zela sartzeko. Baina zelai erditik? Ez ginen zuen mailara iritsi!! Txartel gorria ateratzeko nahikoa zen arbitroaren animazioan botoiei bultzaka hastea, ez hala?

@bekereke @aldatsa @bertol Bai, hala da!
Kanpo erditik atera, pixka bat izkineratu, eta indar guztiz jotzen bazenuen baloia, ateraino iristen zen, beste jokalari guztien gainetik. Atezaina ez zen harrapatzera iristen. (nik uste ez zelako "martxan" jartzen jada berandu zen arte).
Ondo kontrolatu behar zen juxtu nondik jo, zuzen-zuzenean poste ondoa lortzeko. :ab1nzyblob2:
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.