Jarraitu

:fedibertsoa: Norbaitek lortu al du instantziako konturen bat jarraitzea?

@argia​ren @puskadezagunizotza hitzaldien podcastera harpidetzen saiatu naiz, baina jarraitzeko eskaria onartu gabe balego bezala agertzen zait. Baleafunk-en administrazioan ez dut aurkitu onartzeko modurik.
baleafunk.eus/channels/puskade

Hala ere, federazioak neurri batean behintzat funtzionatzen du. Hemen Iñaki Sanzek bioaniztasunaz emandako hitzaldia tut bezala agertzen da:
mastodon.eus/web/accounts/8554

@aldatsa @argia @puskadezagunizotza Nei ere berdin gertatze zait beste instantzia batian. Softwarean kontua da (arazoan berri eman beharko).

Badirudi erabiltzaile-kontuak ezin diala jarraitu (onarpena behar dutela, baño ez dao onartzeko moduik), baño aldiz kanalak bai

@porru @argia @puskadezagunizotza Aurreko tutean nahastu naiz, @puskadezagunizotza kanala da, baina @argia eta @iametza kontuekin saiatu naiz eta berdina gertatzen zait.

@aldatsa @argia nik aurrekoan jarraitu nuen bat eta orain beste hau ere jarraitu dut probatzeko. Tuskyn Bilatu sakatu, Kontua sakatu, "puskadezagunizotza@baleafunk.eus" idatzi eta jarraitzeko botoia sakatzen dudanean ondo egiten du (ez da ezeren zain geratzen), Mastodon kontu bat izango balitz bezala. Nabigatzailetik ez naiz zaiatu.

@aldatsa @argia suposatzen dut benetan ari naizela Baleafunkeko kontu horiek jarraitzen, baina agian ez eta ni pozarren nengoen 🤔

@txopi @argia Tuskytik Jarraitu eman diot. Hasieran Jarraitzeari utzi agertu zait jarraituko banu bezala, baina profilera berriz sartzean Eskaera bidalita mezua ikusi dut.

@aldatsa @argia bai, nik ere berdina egin dut badaezpada eta ondo jarraitzen zuen. Hirugarrenez sartu naiz pantaila-argazki hau ateratzera.

Tusky 12.1 daukat, F-Droideko azkena (duela 6 egun eguneratua).

@aldatsa @argia orain @txinazaharrekoipuinak kontuarekin egin dut proba eta berriz ondo lehenengoan 🤷‍♂️

@txopi @aldatsa @argia nire ere gauza bera gertatu zait, lehenengoan ondo egongo balitz moduan "Jarraitzeari utzi" agertu zait, baina orain pendiente dago

@txopi @aldatsa @argia bai, denok daukagu erabiltzaile arrunta, @admin da r00t bakarra geurean

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.