Jarraitu

Arratsaldean ​ko errotarri eta mugarriei buruzko ikerlanaren aurkezpen hitzaldian izan naiz ​en. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlarietako batek erabiltzen du eta ​ren alde egiten dutela esan du 👍

Ikerlanaren txosten osoa udalaren webgunean jarri dute:
usurbil.eus/eu/andatzako-ondar

@aldatsa Zer da lehenengo argazkiko kiribil hori??? Normalean, horrelako harrietan, ikur zaharrak 'garbitzeko' ziren gurutze kristauak eta horrexegatik izaten dira berriagoak, baina irudi horretan alderantziz dela iruditu zait... Dena den... Zer pitopato da espirala? Noizkoa?

@aldatsa Ados, orain ikusi dut... Gurutzeari lotua... Ikusia nuen ikur hori, baina ez dakit zer den... Jentilkume mozolotu hau iluminatzerik? :gnu: :gnu:

@bixardune Gurutzea eta makulua (uste dut "baculo" euskaraz horrela dela) Orreagako Kolegiataren sinboloa dira. Andatzan lursail zabalak izan zituzten desamortizazio arte.

Gaur esan dutenez Orreagako ikur zaharrak traste hori eskuinean omen zeukan eta beranduago ezkerrean jartzen hasi ziren. Horrek mugarri horiek zaharrak direla esan nahi omen du. Ziur aski 1389an Orreagak Zizurkilgo herritarrekin izandako auzi baten ondoren jarriak.

@aldatsa Hara! Eskerrik asko! Ziur aski, Gartxot filmean ikusiko nuen ikurra (horra hor nire dokumentazio iturri sendoak ;)

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.