Turista klasea - Kattalin Miner
Oso interesgarria iruditu zait liburu hau. Parisen preso dagoen laguna bisitatzearen aitzakian hainbat kontu lotzen ditu: botere harremanak, pribilegioak, borroka eta zapalkuntza desberdinen arteko bidegurutzeak, kontraesanak eta elkartasuna, euskal gatazka, dispertsioa, kartzela, errelatoa, emigrazioa, LGBTI+ diskriminazioa, arrazismoa eta xenofobia, depresioa...
Irakurketa atsegina eta zer pentsatua ematen duena. Oso ona!
#TuristaKlasea