#LinuxMint 20.1 "Ulyssa" argitaratu dute!
Ohi bezala 3 edizio daude, bakoitza mahaigain ingurune desberdin batekin:
* Cinnamon https://blog.linuxmint.com/?p=4011
* MATE https://blog.linuxmint.com/?p=4012
* XFCE https://blog.linuxmint.com/?p=4013
Bertsio honek epe luzerako euskarria du (LTS). 2025 arte jasoko ditu eguneraketak.
Laster iragarriko dute Linux Mint 20tik bertsio berritzeko egin beharrekoa.
Euskaraz erabili daiteke, nola ez. Itzulpenean lagundu nahi baduzu: https://translations.launchpad.net/linuxmint/latest/+lang/eu
@aldatsa Egin dut. Azkar eta arazorik gabe. Web aplikazioak gehitzeko aukera eta ehunka telebista zuzenean ikustekoa Hypnotix aplikazioaren bidez.
#LinuxMint 20tik 20.1era eguneratzeko azalpenak: https://blog.linuxmint.com/?p=4020