Jarraitu

​eko kobazuloan (Garona Garaia, ) goi paleolitoko aztarnategian maskor bat topatu zuten 1931an, itsaso atlantikotik 200 km baino gehiagora.

Orain gizakiek maskorra eraldatu izanaren aztarnak aurkitu dituzte ikerlariek eta duela 18.000 urte haize instrumentu bezala erabiltzen zutela uste dute.

Musikari bati utzi zioten eta soinu hauek grabatu zituen: Do, do sostenitu eta re notetatik gertukoak.
advances.sciencemag.org/conten

Maskorrak 31 cm-ko luzera du eta 18 cm-ko gehienezko zabalera.

Maskorraren punta moztuta zegoela ikusi dute. Zuloa maskorrera putz egiteko tutu bat sartzeko egin zutela uste dute. Tutu hori eusteko erabilitako material marroixka baten arrastoak aurkitu dituzte zulo inguruan.

Antzeko ahoko piezak dituzten maskorrekin egindako haize instrumentuak aurkitu dituzte lehen ere: Asia Hego-ekialdean (F irudia), Sirian (G eta H) eta Zeelanda Berrian (I eta J).

Maskorraren kanpo eta barrualdean puntu gorriz egindako apaindurak daude. Kobazuloko paretetan antzeko teknika erabiliz egindako marrazkiak daude, adibidez, puntuz osatutako bisontea. Kantabriako kobetan antzeko teknikekin egindako irudiak daude. Behar bada kontaktua zegoen bien artean.

Instrumentu zaharragoak aurkitu badira ere (hezurrezko txirulak...), lehen aldiz kobetako dekorazioaren eta musika instrumentu baten arteko lotura sinbolikoa aurkitu dute.

@aldatsa Itsas kurkuilu bat da; gaztelaniaz "púrpura" esaten zaio, baina baita ere "bocina". Esanguratsua

@gontxatorre Bai, hori da. Nik ez nuen ezagutzen, baina artikuluan "Charonia lampas" dela esaten dute. Euskarazko Wikipedian "Itsas kurkuilu" bezala izendatzen dute:
eu.wikipedia.org/wiki/Itsas_ku

Benetan interesgarria!!!

Etxean badut itxas kurkuilu bat eta adarra balitz bezela putz eginez jotzen dut.

@aldatsa @gontxatorre

@jogerka @gontxatorre

Onaaa!

Dirudienez soinuaren intentsitatea 100 dBA-koa da metro bateko distantziara. Koba barruan jotzen bazuten dexenteko burrunbada aterako zuen, ezta?

@aldatsa
Ileak puntan jartzeko moduko sentzazioa izan behar da, koba barruan tankera horretako musika tresna bat jotzen entzutea
@gontxatorre

@jogerka @aldatsa Edo kobazulotik kanpo lo nork egingo du erabakitzeko...😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.