Jarraitu

Gogokoenak aukeratzea oso zaila egiten zait. Gogoko izan nituen 5 liburu zerrendatuko ditut, irakurritako ordenean. Batzuk irakurri nituenetik denbora dexente igaro da. Ez dakit gaur egun iritzi berekoa nintzatekeen.
- Sherlock Holmes bilduma jatorrizko ilustrazioekin - Arthur Conan Doyle
- Soinujolearen semea - Bernardo Atxaga
- Cryptonomicon - Neal Stephenson
- Red Mars, Green Mars, Blue Mars trilogia - Kim Stanley Robinson
- Remembrance of Earth's past trilogia - Liu Cixin

@aldatsa Nik ere irakurria dut Sherlock Holmes bilduma jatorrizko ilustrazioekin ingelesez!

@ileturia Donostiako liburu-azoka batean erosi nuen duela urte dexente. Liburukote honi esker ingelesezko hitz asko ikasi nituen eta asko hobetu nuen ulermena. Istorio laburrak gehiago gustatu zitzaizkidan nobelak baino. Oso oroitzapen ona daukat.

@aldatsa @ileturia Jejeje! #Sherlock-en lagun nahikotxo gaudela inguru hontan dirudi! Nik gaztetan Donostiako liburutegi guztiak arakatu ondoren ahal nituen guztiak irakurtzeko, duela 15bat urte edizio hay erosi nuen. Oso fondo dago, pertsonaia desberdinak non eta noiz agertzen diren esaten dizu beste "extra" batzuekin batera... :ablobgrin:

@aldatsa @ileturia bide batez....portada nahiko #spoiler-a! Baina oso polita eta Sherlocken judo teknika ondo azaltzen duena!! :ablobkiss: :blobdetective:

@aldatsa Nik ere berdin! Diputazioko Plazako liburu azokan erosi nuen liburu hori berori aspaldi, eta asko disfrutatu nuen irakurtzen! Labur asko oso onak dira, bai!

@ileturia Hortxe bertan bai. Iraileko liburu zahar eta okasiozkoaren azokan erosi nuela uste dut.

@aldatsa @ileturia ze ona! Nik "lan osoak" antologia moduko bat daukat baina honen ondoan alderik ez! 😍

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.