Jarraitu

Intxaurrondoek haltzek eta urritzek bezala lore ar eta emeak izaten dituzte zuhaitz berdinean. Loreek ere badute antza. Lore arrak gerba erakoak dira eta aurreko urteko adarretan egoten dira. Lore emeak urteko adarren puntan agertzen dira, 2-3 aleko taldeetan.

​ekin gauza asko ikasi eta gozatzen ari naiz 😃

@gontxatorre
Bai, eta gorostiak dioiko.

Beste espezie horietan ez nekien aurreko urteko adarretan lore arrak eta punta berrietan emeak agertzearena, fijatuko naiz! @aldatsa

@mikelgs @gontxatorre Intxaurrondoetan horrela dela dirudi. Haltza eta urritzetan ez dakit hala den.

@mikelgs @gontxatorre Oraintxe konturatu naiz hurritz hatxe gabe idatzi dudala pare bat aldiz 😅

@aldatsa
Jajaja 👍👍👍

Bihar saiatuko naiz txukun proposatzen aste honetarako

Proposamenik egin nahi baduzue (loretan dagoen zerbait-edo) aurrera, bestela urkia aukeratuko dut seguru aski.
@gontxatorre

@ateazkarra Barkatu, baina ez dut ulertu zer esan nahi duzun? Pikoa?

@aldatsa pikondoa. Beharba zuek piku erraiten duzue (higo). Lorea fruituaren barnean da et fekondaziaoa bertan izaiten da.

@ateazkarra Ados. Orain ulertzen dut. Argazkian pikuren bat ikusi zenuela uste nuen. Inguru horretan ez dago pikondorik eta harrituta nengoen.

Pikuak jan izan ditut, baina ezer gutxi dakit pikondoei buruz. Interesgarria dirudi diozunak.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.