Arratsaldean auzotik bueltaxka bat eman dut udalak duela urte batzuk argitaratu zuen "#Usurbilgo zuhaitz aipagarriak" liburuxkan agertzen diren haritz batzuk ikusteko aitzakian.
#tutbatbasoan
#Txokoaldeko frontoi ondoko haritz kanduduna (Quercus robus) #Usurbil
20 metro inguruko altuera du, enborraren perimetroa ia 2,5 metrokoa eta koparen diametroa 15 metrokoa. 90-100 urte bitarteko adina duela uste da.
43.26837° N, 2.06705° W
#tutbatbasoan traola jartzea ahaztu zait
#Andatzako guardetxe nagusia zenaren ondoko haritz kandugabe (Quercus petrea) ikusgarria. 130-160 urtetik gora dituela estimatzen da. 27 metroko altuera, enborraren diametroa 3,60 metrokoa eta koparena ia 25 metrokoa. Banekien haritza zela, baina gaur ikasi dut kandugabea dela.
@pospolosi esker jakin dut #Legazpin dagoela Gipuzkoako eta ziur aski EAEko haritz kandugabe basorik handiena:
https://mastodon.eus/@pospolos/106040196735453070
43.26707° N, 2.07421° W #Usurbil
#tutbatbasoan
Gehiago ere ikusi ditut, baina #Urdaiagako bidean dagoen haritz gandudun hau bakarrik agertzen da liburuxkan. Enbor urkilatua du: 1,60 eta 2 metroko perimetroa. 16 metroko altuera eta beste hainbesteko koparen diametroa. 90 urte inguruko adina.
Lore arretan eta hostoetan bolatxo batzuk ikusi dizkiot. Zezidioak?
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Zezidio
43.27021° N, 2.05985° W #Usurbil
#tutbatbasoan