mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Arratsaldean auzotik bueltaxka bat eman dut udalak duela urte batzuk argitaratu zuen "​go zuhaitz aipagarriak" liburuxkan agertzen diren haritz batzuk ikusteko aitzakian.

🌳​ko frontoi ondoko haritz kanduduna (Quercus robus)
20 metro inguruko altuera du, enborraren perimetroa ia 2,5 metrokoa eta koparen diametroa 15 metrokoa. 90-100 urte bitarteko adina duela uste da.

📌43.26837° N, 2.06705° W

🌳​ko guardetxe nagusia zenaren ondoko haritz kandugabe (Quercus petrea) ikusgarria. 130-160 urtetik gora dituela estimatzen da. 27 metroko altuera, enborraren diametroa 3,60 metrokoa eta koparena ia 25 metrokoa. Banekien haritza zela, baina gaur ikasi dut kandugabea dela.

@pospolos​i esker jakin dut ​n dagoela Gipuzkoako eta ziur aski EAEko haritz kandugabe basorik handiena:
mastodon.eus/@pospolos/1060401

📌43.26707° N, 2.07421° W

Aldatsa :toka:

Gehiago ere ikusi ditut, baina ​ko bidean dagoen haritz gandudun hau bakarrik agertzen da liburuxkan. Enbor urkilatua du: 1,60 eta 2 metroko perimetroa. 16 metroko altuera eta beste hainbesteko koparen diametroa. 90 urte inguruko adina.

Lore arretan eta hostoetan bolatxo batzuk ikusi dizkiot. Zezidioak?
eu.m.wikipedia.org/wiki/Zezidi

📌 43.27021° N, 2.05985° W