Jarraitu

Kriptomoneta berri baten eraginez disko gogorrak garestituko omen dira.

Orain arte lanaren frogan oinarritzen ziren kriptomoneta gehienak, GPUak eta energia kantitate handiak xahutuz alferrikako kalkulu konplexuetan.

Berritasuna txanponak sortzeko espazioaren froga erabiltzea da. Energia gutxiago kontsumituko omen da, baina disko gogorrak beteko dituzte alferrikako informazioarekin.

Fundamentuzko erabileraren bat balu gaitz erdi, baina espekulazioa besterik ez dut ikusten. ...

@aldatsa Orain dela dexentetik existitzen direla disko gogorra erabiltzen duten kriptomonetak. Bueno, "dexente", kontuan izanda kriptomonetak orain dela gutxitik daudela.

Chia, Sia, Burst, Storj, Filecoin eta bere garaian entzun nuen Bytecoin ere honelakoa zela, baina orain begiratzen dudala, ez da hala.

Ez dut ulertzen zergatik zabaldu den orain hau lehen ere bazegoen... Baliteke izatea Bitcoinen egoera latzegia izateagatik.

@inigoortega @aldatsa
Garai batean GPU-ekin gertatu zena gertatuko da diska gogorrekin (gertatzen ari ez bada).

Kriptomoneten asuntua duela urte batzuk, 4 pertsonen gauza zen, gaur egun, tabernetan edo autobus geltokokian hitz egiten den beste gai bat.

Jende gutxik kasu egiten die proiektuei eta askok espekulazioari.

Pena, baina mundu interesgarri bat zirudienak, niretzat behintzat interes asko galdu du.

@bertol @aldatsa 2017n baita ere asko hitzegiten zen gai honi buruz, baina burbuila ahutsi zenean, ba hori, jendeak hitzegiteari utzi zion orain dela urte erdi arte edo.

Niretzat pena dena da, kumintatearentzako, guztion ongizaterako eta mugak ez izateko (beste gauza askoren artean) sortu zen proiektu bat zela (ikus. bitcoin whitepaper, bitcoin.org/bitcoin.pdf) eta orain negozio batean bihurtu dela bakarrik, hasierako printzipioak baztertuz, dena irekia eta librea izatea komunitatearentzat

@inigoortega @aldatsa blockchain teknologiaz luzaroan hitz egin dezakegu, onurak ekarriko ditu; baina lehen esandakoa azpimarratuko nuke; askok espekulazio moduan ikusten dute besterik ez.

Galdetu azkenaldian sartu den jendeari beraiek dituten txaponari edo proiektuari buruzko zerbait, ziurrenik askok ez dute ezer erantzungo. Merke erosi dutela eta etorkizunean asko balioko duela.

Ideia erromantikoa gustoko dut, baina ustet horretan geldituko dela; ideia erromantuko batean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.