Jarraitu

Iraileko @elhuyar aldizkarian @ileturia​k argitaratu duen "Googleren nagusikeria erabatekoa" artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet:
aldizkaria.elhuyar.eus/mundu-d

Pena da jendeak Chrome ze akritikoki erabiltzen duen ikustea 😔

@aldatsa @elhuyar

Eta bai, ni ere desesperatu egiten naiz Chrome zenbat erabiltzen den ikusita. Kasu batzuk ezagutzen ditut, gremiokoak eta lehen (edo oraindik ere beste gauza batzuekin) software librearen aldeko militanteak, Chrome-rekin salbuespena egiten, bere ustezko onurekin (benetan, zeintzuk dira?) liluratuta.

@aldatsa @elhuyar

Ze ulertzen dut eta badakit ez dela erraza telefonoan Androiden alternatibak bilatzea ezaugarri parekoekin, baina Firefox instalatzea zer kostatzen da ba?

@ileturia
Niri software librearen inguruko kasu horiek ematen didate min gehien, eta nahi baino gehiagotan ikusten dira. Eta Chrome ez bada Chromiunen oinarritutakoak (ez dut esango Googleena erabiltzea bezain gaizki iruditzen zaidanik, baina antzeko parezido).

Nik ere ez diot abantailarik ikusten. Azkarrena omen da, baina benetan nabaritzen da?
@aldatsa @elhuyar

@galaipa @ileturia @elhuyar Garapenak egiteko Firefox erabiltzen dut eta gustura asko nago berarekin. Duela urte batzuk Firebug-ekin eta ondoren integratutako garatzaile tresnekin. Chromen webguneek funtzionatzen dutela egiaztatzea besterik ez dut egiten. Erabilera pertsonalerako beti Firefox.
Androideko Firefoxen gehigarriak instalatu ahal izatea, adibidez uBlock, abantaila handia da, baina zoritxarrez jende gehiena mugikorrak dakarren Chromerekin geratzen da.

@aldatsa @galaipa @elhuyar Ni berdin, beti Firefox (Androiden barne), lanean webguneak testatzeko ez bada

@ileturia @aldatsa @galaipa @elhuyar nik ere, PCan, MACean eta Androidean, 3etan Firefox, baina ez dut lortzen etxekoek berdin egin dezaten... Arazo nagusia mugikorra da.

@GariGaraialde @ileturia @aldatsa @galaipa @elhuyar Ni ere hasieratik eta duela gutxi arte, Firefoxen aldezle amorratua. PCan erabiltzen jarraitzen dut, laneko batzuk aldatzea lortu nuen, eta ederto batean, baina migikorrean...

Eguneratze 1 nahitaez sartu zigutenean hasi zitzaikidan arazoak, benetan, arakatzaileekin izan dudan esperientzia txarrena izateraino (ta izan ditut).

Artikuluari esker ulertu dudanez, Guglen FLOC jokaldi horren ondorio da, baina1/2

@GariGaraialde @ileturia @aldatsa @galaipa @elhuyar benetan, erabilezin bihurtu zuen eguneratze behartu hark. Atzera instalatuko dut, ea zelan...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.