Zaila egiten zait Z belaunaldiko kide asko irakurtzea, batez ere ulertzea, eta baliteke arazoa nirea izatea. Nolanahi ere, aurpegian kaka pixka bat izateak ez du inolako kalterik egiten, arpikaka.

@desertorea
Z belaunaldia gureai deitze diote, ezta? 2001 ingurukoak

@desertorea ostia txo, enun bukaera irakurri. Kakaz bete bazion aurpegia, ze ona! Nik BenYart ere gorrotoet, baita Chill Mafia ere (musikalki ez ordea)

@porru @desertorea Nik ez nuen BenYart delako hori ezagutzen. Orain dakidan bakarra da musikaria dela eta beste bati ziberbulin egiteagatik aurpegian kaka igurtzi diotela 😂

@aldatsa @porru @desertorea ez dakit ona den (agian koprofiloentzat), niri kaka gordetzen duenak beste bati aurpegian igurzteko... enpagua ematen dit.

Umiliatzeko era traketsa iruditzen zait. Ez dut inork irabazten.

@jon @aldatsa @porru @desertorea
Baina ekintzaren sinbologia aipagarria da. Besteei kaka botatzen badiezu edo besteak kakinarazten badituzu, haien kakak zure aurpegia zikin dezakeela ongi adierazten du.
Horrez gain, logistikak nau kezkatzen. Tuper batean ekarri zukeen?

@kilkerra @jon @aldatsa @porru @desertorea Barcina lehendakariaren merengezko pastelarenetik, tartek zaila dute seguraten kontrola pasatzea. lavozdegalicia.es/video/espana Tupperware kakatsuek ordea... 😂 Nik ere ez nuen Ben Yart hori ezagutzen. Orain, ordea, bere izenak asoziazio lurrintsuak ekarriko dizkidate...

@jon @kilkerra @txikillana @porru @desertorea
👆 @joxe​ri ze irudituko ote zaio? Alde batetik ilgoropil hitza ezaguna eta erabilia dela adierazten du. Bestetik bere hitz maitea gorotzekin lotzea ez dakit gustatuko zaion 😆

@aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @porru @euskaljakintza eh txo! Baina zer da hau? Ezin zaizue bakarrik utzi! Gainera garrantzitsuena alboratu duzue:

Zer demonio dira "política de la cancelación" eta "vvv trippin you"!?!? Tripia zer den badakit, baina trippin zer da, trap musikako gauzaren bat ala tripiak bazkaritarako? Eta zergatik alderatzen ditu tripiak pertsona queerekin?

Mekaguenla, nire gurasoak ulertzen hasia... ez dut esaldi hau bukatu nahi.

@desertorea @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @porru @euskaljakintza

VVV [Trippin’you] is a neo-bakala Madrid trio that was born to worship the cold, noise, modernity and parking lots. An end, which finds the balance between generational darkness and the desire to dance on the floor.

Orain "neo-bakala"k zer esan nahi duen jakitea falta zaigu 🙃

@galaipa @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @porru @euskaljakintza ba hau guapo dago, ez pentsa!? Punk dekadentea ekarri dit gogora (bereziki, Los carniceros del norte taldean pentsatzen ari naiz)

"Si no quieres la guerra, solo nos queda follar" (Invierno nuclear abestian).

@desertorea @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @euskaljakintza
Kantzelazioan politika da norbait moralki erabat deuseztea eta ez uztea kontraargudiatzen: kontra in ezin zaion epai moral bat ezartzeko praktika.

Bestea musika talde baten izena dala pentsatzet, adibide bezela emateuta. Hizki larriak falta zaizkio.

@porru @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @euskaljakintza eta kontzeptu hori nondik ateratzen da? Ez dut sekula entzun eta, behin zer den jakinda, oso interesgarria iruditzen zait.

Uste nuen kontzertuak bertan behera uzteko mobidaren bat zela... 🤣

@desertorea @porru @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @euskaljakintza azken garaiotako eztabaida <ironia>mamitsuetan</ironia> moda moduko bat bihurtu da kantzelazioaren kultura, edonon dago.

Pixka bat muturrera eramanda agian:
- Ez zait gustatzen diozuna > zu kantzelatzera deia egingo dut.
- Ez didazu arrazoia ematen > kantzelatzen ari zatzaizkidala salatuko dut.

@porru​k azaldu du, Wikipedian gehiago: en.m.wikipedia.org/wiki/Cancel

@miren @desertorea @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @euskaljakintza
Hoixe da. Halare Wikipedian dion ez bezela, harrotasunez ere erabiltze da: "a, pues cancelado"

Esango nuke Twitter inguruan duela hiru bat urte zabaldu zala gazteleradunen artian.

@porru @miren @desertorea @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @euskaljakintza Lehendik ezagutzen zen "ghosting" fenomenoaren izen berria, beraz? Norbait ignoratzea alegia. Gaztelerazko atsotitz famatuarena: "El peor desprecio es el no aprecio".

@txikillana @porru @miren @desertorea @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @euskaljakintza
berandu nator, baie kaka arpidxen loitsutien total fana naiela esateko bakarrik nator :___D

@txikillana @porru @desertorea @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @euskaljakintza esango nuke pixkat haratago doala, ignoratzea baino. Kasik ezer esateko, edo esandakoa inork entzun ahal izateko, eskubidea kendu nahi izateraino. Kantzelatua zaude = ezin duzu ezer adierazi.

@aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @porru @desertorea Bueno... bai... Pixka bat bakarrik, e! Hurrengoa zu zinen, baina ez dit denborarik eman! 😂 😂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.