Jarraitu

Atzo gauean bezala Lemmy :lemmy: :fedibertsoa: :mastodon: Mastodon federazioarekin matraka ematen jarraituko dut. lemmy.ml​eko bidalketa honetan lemmy.eus aipatzen dute federazioak ondo funtzionatzen duenaren adibide bezala 🤩
lemmy.ml/post/89740

@aldatsa Aupa Asier. Badirudi norberaren Leming ezarpenetan aldaketaren bat egin behar dwla. Azaaltzen ahal duzu labur nola?

@alexgabi lemmy.eus orain arte bezala erabiltzen jarraitu dezakezu. Webgunera joan, saioa hasi, bidalketak eta iruzkinak egin... Hori ez da aldatu.

Mastodon eta Lemmy arteko federazioak dakarren berrikuntza mastodon.eus​etik lemmy.eus​eko komunitateak eta erabiltzaileak jarraitu ahal izatea da. Horretarako bilatu nahi duzun komunitate edo erabiltzailearen URLa mastodon.eus​en, adibidez lemmy.eus/c/sl_zalantzak, eta sakatu Jarraitu.

1/2

@alexgabi
Mastodonetik Lemmyko komunitate edo erabiltzaile bat jarraitzen hasi ondoren, Lemmyko bidalketa berriak tut bezala agertuko zaizkizu Mastodonen. Tut horiei erantzuten badiezu Lemmyn bidalketa horren iruzkin bezala agertuko dira. Lemmytik norbaitek zure erantzunari erantzuten badio ere tut bezala agertuko zaizu.

Berritasuna hori da, Mastodonetik atera gabe Lemmyn parte hartu dezakezula. Muga: Mastodonetik ezin dira Lemmyko bidalketa berriak sortu (muga teknikoengatik).
2/2

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.