Jarraitu

:mastodon: ​en iOSerako aplikazio ofiziala euskarara itzuli dut. Suposatzen dut hurrengo bertsiotik aurrera erabilgarri egongo dela itzulpena, ez dakit noiz.

Ez daukat iOS gailurik, eskertuko nuke bertsio berria argitaratzen dutenean norbaitek akatsik aurkituz gero abisatzea edo zuzentzea:
crowdin.com/project/mastodon-f

Itzulpena osatuen daukatenen artean hainbat hizkuntza gutxitu: euskara, katalana, kurmanji (kurduera) eta Eskoziako gaelera!

@aldatsa testflight bidez instalatuta daukat (beta edo oraindik garatze fasean dauden aplikazioak probatzeko balio du) baina egia esan ez dut inoiz eguneraketarik ikusi. Ez dakit oso motel dabiltzan edo nik zerbait ondo egin ez dudan.

@otsokume Appleren App Storean dagoela dirudi:
apps.apple.com/us/app/mastodon

Une honetan 1.2.0 bertsioa dago bertan. Hurrengoa argitaratzean euskarazko itzulpena sartuko dutela esan didate.

Uztailaren 30ean 1.0.0 bertsioa publikoki argitaratu zutenean Testflight-ekoa eguneratzeari utziko zioten behar bada?

@aldatsa TestFlight izen txupiguai bat da _test branch_ esateko. App Storean eskaini baino lehen TestFlight-en argitaratu beharko lukete, arazoak dauden ikusi, moldaketak egin, eta orduan bai, kanal ofizialera pasako lukete: App Store.

TestFlighteko bertsioa beti aurretik joan beharko litzateke, baina une honetan bi bertsioak (TestFlight eta App Store) 1.2.0 dira, ez dago alderik. Azken lau hilabeteetan ez dakit eguneraketaren bat ikusi dudan. Badakit Androiderako bertsioan lanean zirela.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.