Jarraitu

Aurreko batean Sherlock Holmesen abenturak irakurriz ingelesezko ulermena asko hobetu nuela aipatu nuen. Horrek bultzatuta aspaldiko asmo bati ekin diot: ​ren Hogei mila legoako bidaia itsaspetik frantsesez irakurtzea, gaztelerazko itzulpen baten laguntzarekin.

Euskaraz ere badago, baina laburtutako bertsioak dira:

* Iraitz Urkulo - Susaeta argitaletxea
editorialsusaeta.com/es/irakur

* Rosa María Gómez Ruiz, M.ª Francisca Íñiguez Barrena - Anaya argitaletxea
anayainfantilyjuvenil.com/libr

Ondorio batzuk:
* Nire frantsesezko ulermen maila liburu honena baino askoooz baxuagoa bada ere, gertatzen dena jarraitu dezaket gutxi gorabehera, guztia ulertu gabe bada ere.
* Gaztelerazko itzulpenean tarteka esaldi osoak falta dira. Oraingoz ez zait iruditu arrazoi politikoengatik denik.
* Jatorrizkoan ingelesez dauden hitzetan akats nabarmen batzuk: steam -> stean, Go ahead -> Ge heah, light-boat -> right-boat... Ctrl-C, Ctrl-V existitzen ez zen garaikoa dela nabaria da.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.