Jarraitu

Lanean 20.3 ordenagailu berri batean instalatu nahian ari nintzela, GRUB menua agertzen zen, baina gero pantaila beltza geratzen zen.

Nukleo edo kernelaren bertsioa zen arazoa. Linux Mint 20.3ak 5.4a dakar eta hardwarea berriegia zen berarentzat.

Konponbidea: Linux Mint 20.2 Edge erabiltzea. Edge bertsioek nukleo berriagoa izaten dute bertsio normalek baino. Kasu honetan, Linux 5.11 dakar, eta horrekin bai ondo dabil ordenagailua.

linuxmint-user-guide.readthedo

linuxmint.com/edition.php?id=2

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.